Goikobaluk Parrokia bete du Harremanen kontzertu solidarioan
Harreman GKEk antolatuta, Goikobaluk urteroko kontzertu solidarioa eskaini du San Juan Bataiatzailearen Parrokian. Kontzertuan Goikobalu osatzen duten talde denek parte hartu dute; Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txikik, Arrasate Gazte Abesbatzak eta Goikobalu Abesbatzak. Errepertorio zabala eskaini dute, bete egin den Parrokiara bertaratu direnen gozamenerako. Harreman GKE eta honek aurrera eramaten dituen Mozambikeko eta Ankur-Indiako proiektuak babestu eta mota guztietako ezbeharrak pairatzen dituzten eta premia larriko egoerak bizi dituzten planetako eremuetako pertsonak ezagutaraztea eta laguntzeko helburua izan du ekitaldiak. Harremanetik ekitaldia hasi aurretik eskertu egin dute herriaren eta Goikobaluren eskuzabaltasuna.