Entradas por admingoiko

, ,

Elkartasun kontzertua HARREMAN-en eskutik

Beste urte batez, inauterien bezperan HARREMAN GKE-ak antolatutako kontzertu solidarioa eskaini dugu Arrasateko San Juan Batailatzailearen parrokian. Bertan, Goikobalu osatzen dugun talde guztiok (Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txiki, Goikobalu) hartu dugu parte, baita AGA Arrasateko Gazte Abesbatzak ere. Mila esker HARREMAN beste urte batez gurekin kontatu izanagatik eta zorionak egiten duzuen lan bikainarengatik.     Erlazionatutako […]

Arrasto berezia utzi du aurten Santa Ageda batzeak

Santa Ageda bezperak arrasto handia utzi du asteburu osoan zehar, Santa Agedako koplak entzun ahal dira-eta ia Debagoieneko herri guztietan. Gainera, azpimarratu beharrekoa da Arrasateko Santa eskea, aurten bereziki parekidea, gaztea eta jendetsua izan delako. Iturria: Goiena.

, ,

Arrasate Musikalek, Goikobaluk eta Txorbelak Gabon zaharreko kontzertua eman dute

Txomin Maidagan gazte arrasatearra solista gisa aritu da ‘Baga, biga, higa’ kantuan. Kontzertua baino lehen, AMko Banda kaleetan zehar ibili da doinuak jendartean zabaltzen, Mikel Markiegi zuzendari. Amaia Udal Antzokiko emanaldian ‘Eusko Irudiak’, ‘Overture to Candide” eta ‘CATS Songs from the musical’ ere eskaini dituzte, bai eta publikoaren txalo beroak lortu ere. Hona hemen kontzertuko […]

,

Arrasateko Gazte Abesbatzak eta Bergarako Orfeoi Gazteak batera abestu dute

Kontzertu hau Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean izan zen Santamas bezperan. Bergarako taldeak eta AGAk hainbat pieza eskaini zituzten, Nerea Parra eta Txomin Maidaganen zuzendaritzarekin, hurrenez hurren. Pianoan David Vargasek jardun zuen. Kontzertuaren azken zatian bi pieza elkarrekin eskaini zituzten, eta ikus-entzuleen txalo beroak lortu zituzten. Iturria: Mondraberri.

, ,

Humanity at Music sinfonia kooperatiboa Donostiako Kursaalen

Gizarte Ekonomiaren Europako Konferentziaren baitan, azaroaren 13an Kooperatiben Kontseiluak Donostiako Kursaal-en antolatutako Denon Artean Saria 2023 ekitaldian parte hartu dugu, ‘Humanity at Music sinfonia kooperatiboa’ abestuz. Fernando Velazquez konposatzailearen zuzendaritzapean eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kolaborazioarekin, 2019an sortutako ‘Humanity at Music’ Arrasateko esperientzia kooperatiboaren soinu banda interpretatu dugu, Arrasateko Txorbela Otxotearekin, Bilboko Iubilo Abesbatzarekin eta Arrasateko […]

,

Goikobalu eta AGAk ‘Salve solstitium’ kontzertua eman dute San Frantziskon

Goikobalu eta AGA abesbatzek ‘Salve solstitium’ kontzertua eskaini dute San Frantzisko elizan.Kontzertu honetan, Goikobalurekin batera, Txorbelak, Parrokiako koruak eta beste bidelagun batzuek ere ahotsa jarri dute. Kontzerturako osatu den orkestrak ere parte hartu du. Eskaini diren obren artean, Hilarion Eslavaren ‘Salvea’ izango da. Salve hau, San Joan bezperan, Parrokiako koruak abesten duen obra da, baina […]

Goikobalu Izartxoak eta Txikik agur esan diote ikasturteari JAMEn

Goikobalu Izartxoak eta Goikobalu Txikiren ikasturte amaierako kontzertua izan genuen Juan Arzamendi Musika Etxeko areto nagusian. 4-10 urte bitarteko 20 bat neska-mutikoz osatutako bi taldeek urtean zehar landutako hainbat kantu eskaini zituzten, tartean: ‘Io sono un bambino’ abesti herrikoi italiarra, ‘Obwisana’ Ghanako folk kantua, ETS taldearen ‘Zurekin batera’ abestia, ‘Let’s eat’ musikaleko hainbat kantu edota […]