Entradas por admingoiko

Goikobaluk kontzertua eskaini du Telleri abesbatzarekin

Goikobalu eta Telleri abesbetzek kontzertua eskaini dute gaur arratsaldean San Frantzisko elizan. Oraingoan Errenteriako abesbatzak bisitatu du Arrasate, eta azaroan Arrasatekoa itzuliko dio bisita. Kontzertua Goikobaluk ireki du. Sei abesti abestu ditu: Japoniarra ‘Oi Ama Euskal Herria’, ‘O Sacrum Convivium’, ‘Cantique’, ‘Mendi Goietan’, ‘Segalariak’ eta ‘Mutil Txaleko Gorria’. Beti bezala Iñaki Maidaganek zuzendu du abesbatza […]

Bergarako Orfeoiak eman dio hasiera mendeurreneko ospakizunari

Maiatzaren 20an, zapatuan egin zuten Mozart-en Requiem obraren interpretazioarekin eman diote hasiera Bergarako Orfeoiaren mendeurreneko ospakizunari. 200 musikari baino gehiago bildu ziren San Pedro elizako eszenatoki gainean: Arrasateko Goikobalu abesbatza, EHUko abesbatza, Aequus Ensemble taldea eta Bergarako Orfeoiko kideak izan ziren eguneko protagonistak. Iturria: Goiena.

, ,

Ongietorri hunkigarria Juan Arzamendi Musika Etxeari

Arrasate Musikaleko musika bandak Monterronetik abiatuta Juan Arzamendi Musika Etxearaino egin duen kalejirarekin hasi da gaur arratsaldean Arrasateko hainbat kultura talderen egoitza izango den eraikinari ongietorria emateko ekitaldia. Behin bertara heldutakoan, Juan Arzamendi zenaren familiakoei, tartean Ines Ceciaga alargunari, aurreskua dantzatu diete. Arrasateko musika eskolaren sortzaile eta lehen zuzendari izandakoaren senideak eurak izan dira, gainera, […]

, ,

Arrasate Musikalek, Goikobaluk eta AGAk JAMEko giltzak jasoko dituzte

Gaur, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Juan Arzamendi Musika Eskolaren inaugurazio ofiziala egingo da, eta azkenik, Arrasate Musikalek, Goikobaluk eta AGAk auren etxe berriaren giltzak jasoko dituzte. Kanpoko aldean edukiera-muga dela eta, pantaila bat jarriko da, eta horren bidez jarraitu ahal izango da ekitaldia. Eguraldiak uzten badu, ekitaldia Arrasate Musikaleko bandaren kalejira batekin hasiko da, Monterronetik musika […]

Eszenatokia eta harmailak beteta, Arrasate Musikalen 50. urteurreneko kontzertuan

50. urteurrena ospatzeko 300 musikari eta abeslari batu ditu Uarkapen Arrasate Musikalek. Musika eskolako bandak eta orkestrak emango zioten hasiera ekitaldiari eta ondoren, Tailer Musikaleko eta Musika Hizkuntzako ikasleak, Goikobalu Abesbatza, Txorbela Otxotea, Izaskun Murgia elkarte lirikoa, Arrasateko parrokia-koruarekin eta Bergarako Orfeoia ere irten ziren oholtzara, Edu Arzamendik gidatuta. Hain zuzen, Juan Arzamendiren Mari Errauskin obrako zati […]

, ,

Goikobaluk kontzertu solidarioa eskaini du Harremanen alde

Goikobaluk Harremanen alde urtero ematen duen kontzertua eskaini du San Juan Bataiatzailearen parrokian. Kontzertuan Goikobalu, Goikobalu Txiki eta AGA (Arrasateko Gazte Abesbatza) taldeek hartu dute parte eta errepertorio zabala prestatu dute kontzerturako. Espero bezala, arrasatearrek parrokia bete dute. Kontzertuan jaso diren ekarpen ekonomikoak Harremanek Afrikan eta Indian abian dituen proiektuetara bideratuko dira. Iturria: Mondraberri.

, ,

Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza Olentzeroren etorreran kantuan

Jende uholdeak jarraitu du gaur Olentzeroren etorrera Arrasaten. Herriko plazara sartu da Maala kalea zeharkatuta, eta hor pilatu da jende gehien. Gero, plazan, jendetza zegoen Olentzeroren zain. «Pandemia tarteko ezin izan naiz bi urtean plazara etorri, baina hemen nago zuen artean, benetan pozik. Gaur lan mordoa daukat, goizean ikusi dut zenbat gutun jaso dituzten, baina […]

,

Gabonetako argiak distiratzen ari dira jada Arrasateko kaleetan

Atzo Gabonetako argiak piztu ziren Arrasaten. Aurten, Arrasate Musikalek eta Arrasate Rugby Taldeak eman diote pizteko botoiari. Bi elkarteek euren 50. urteurrenak ospatzen dituzte aurten. Herriko plazako oholtza gainean ez dira falta izan Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza, eta ohitura den bezala, hainbat gabon-kanta interpretatu dituzte. Gainera, aurten Arrasate Musikaleko biolinisten Suzuki taldea izan […]