Entradas por admingoiko

‘Hazia’ musikala, ametsak eraikitzen

Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, Arrasateko mugimendu kooperatiboaren sortzaile izan zen On Jose Maria Arimendiarrietari buruzko musikalean parte hartzen ari gara, Donostiako Easo Abesbatza eta beste hainbat dantzari, abeslari, musikari eta artistekin oholtza konpartituz. Hurrengo geltokiak: Azaroak 26, Kursaal (Donostia). Abenduak 17, Principal (Gasteiz). Otsailak 25, Baluarte (Iruñea).

,

Arrasateko abesbatzak kalera atera dira Santa Zezilia omentzeko

Atzo, azaroak 22, Santa Zezilia ospatu zen, musikarien eta olerkarien zaindaria. Santa Zezilia omentzeko Arrasateko abesbatzak kalera atera ziren kantatzera. Goikobaluk, Goikobalu Txikik, Arrasate Gazte Abesbatzak, Txorbela Otxoteak eta Portaloi Elkarteak hainbat abesti interpretatu zituzten herriko hainbat lekutan. Bukatzeko, Herriko plazan elkartu ziren eta denek batera abestu zuten. Iturria: Mondraberri.

Arizmendi-Arrasate Gazte Abesbatzakoek kontzertua eskeini zuten Trintxerpen

Pasa den larubatean, azaroaren 5ean, pasaian izan ginen Arizmendi-Arrasateko gazte abesbatzako kantariok. Trintxerpeko Karmengo elizan eskaini genuen hamar abestiz osatutako kontzertua, arratsaldeko 20:00tan. Emanaldia Ilunbe musika eskolako 50.urteurrenaren baitan antolatu zuten Ilunbe elkarteko arduradunek. Arizmendi Abesbatzak uda aurretik jaso zuen gonbidapena ospakizun horretan parte hartzeko eta DBH 1mailatik Batxilergo eta ikasle ohiez osatutako 32 kantariko […]

Arrasateko Gazte Abesbatzak Kukubiku II ekimenean parte hartu du

AGA Arrasateko Gazte Abesbatzak, Arizmendi Ikastolako eta Goikobalu Abesbatzako gazteek osatutako taldeak, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako Kukubiku II ekimenean parte hartu du. Proiektu polita benetan, mila esker eta zorionak antolatzaileei! Laster arte! 🎶🎵🎶🎵 Iturria: Arizmendi ikastola.

Udalperen ereserkia, Goikobaluren eskutik

75 urte bete ditu Udalpe elkarteak, gaur arratsaldean Goikobalu Abesbatzak emanaldia egin du urteurrenaren baitan. 19:30ean batu dira Portaloian, eta 20:30ak aldera Udalpe kanpoaldean batu dira, elkartearen ereserkia lehenengoz abesteko. Iturria: Goiena.

Jaio da ‘Hazia’, eta hunkitu ditu ikusleen bihotzak

Atzo estreinatu zuten Arrasateko Amaia Antzokian, Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren irakaspenak oinarri dituen musikala. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Gontzal Mendibil musikariak sortutako ikuskizunak, kalitate maila altuko musikaz, dantzaz zein antzerkiaz gozatzeko aukera ematen du. Iturria: Goiena.

HAZIA musikala estreinatu dute Amaia antzokian

  Gaur arratsaldean Amaia Udal Antzokian HAZIA musikala estreinatu da. HAZIA musikala Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren sortzaile eta bultzatzailearen irudikapen artistiko bat da, eta, Arizmendiarrieta Barinagan sortu zenekotik hasita, seminarioan, 1936ko gerrako giza urraduran eta bilakaera larrian, enpresen berpizkundean eta 1941ean Arrasatera iritsi zenean eratu zuen proiekzio unibertsalean egindako bidea hartzen du. Iturria: Mondraberri.