Entradas por admingoiko

Goikobalu Izartxoek eta Goikobalu Txikik Gabonetako argien piztueran abestu dugu

Atzegi eta Aspaceko zenbait lagunek Gabonetako argiteria piztu dute. Udalak antolatuta, hainbat familiek ekitaldia jarraitu dute plazan, eta Goikobaluko txikiek abestu dute. Iaz, “pandemiaren ondorioz”, ez zen Gabonetako argitariaren piztueraren ekitaldia egin, baina aurten berreskuratu da. Hainbat familiak, euripean izan den arren, Herriko plazara bertaratu eta ekitaldia bertatik bertara jarraitu dute. Goikobaluko txikiek eman diote […]

Goikobalu Abesbatzak eta Arrasateko Gazte Abesbatzak (AGA) kontzertua eskainiko dugu azaroaren 26an

Musikarien patroia den Santa Zezili eguna eta Fair Saturday ospatu asmoz, «Músicos sin fronteras»en aldeko kontzertua eskainiko dugu Arrasateko San Frantzisko Elizan, arratsaldeko 20:00tan hasita. Goikobalu Abesbatzarekin batera, sortu berri den Arrasateko Gazte Abesbatza (AGA) ere bertan izango da, Rakel Murgiondoren zuzendaritzapean. Pianoan, Arturo Goicoechea izango da. Kontzertuko programa:      

Lehengo eta oraingo ahotsak batera Goikobalu Txikiren 25. urteurrena ospatzeko

Mende laurdena bete du aurten Goikobalu Txiki abesbatzak, eta hori ospatzeko kontzertu berezia eskaini dute Kulturateko klaustroan. Berezia, garai bateko eta egungo kideak batera aritu direlako publikoaren gozagai. 1994an sortu zenetik, asko eta asko izan dira Arrasateko Goikobalu Txiki abesbatzako kide izan diren herritarrak, eta horren adibide izan da gaur Arrasateko Kulturateko klaustroan eskaini duten […]

Goikobalu Txikiren familiak 25. urteurrena ospatu du

25 urte hauetan abestutako kantuei errepasoa egin diete gaur arratsaldean, Kulturateko ekitaldi goxoan. Egungo ikasleez eta ohiez gain, Goikobaluko heldu batzuek ere ahotsa jarri dute, eta Iñaki Maidaganek esaterako txirula gozoari eragin dio. 25 urte hauetako zuzendariek lore sorta bana eta txalo beroak jaso dituzte, Anuska Ezkurra, Maider Ruiz, Rakel Murgiondo eta Maialen Gonzalez. Amaia […]

Goikobalu Txiki Abesbatzaren ibilbideari gainbegiratua Arrasate Irratian

Arrasate Irratian elkarrizketa, Goikobalu Txikiren 25. urteurrenaren harira. https://goiena.eus/arrasate/1573817795458-goikobalu-txiki-abesbatzaren-ibilbideari-gainbegiratua-arrasate-irratian?fbclid=IwAR1xH4ZCPaiC7d2gK965NHOmlbsQKRPbgxNG0r0xLEFDk3TL8QMLPheunbs Iturria: Arrasate Irratia 25 urte bete ditu Goikobalu Txiki Abesbatzak eta urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko dute bihar, zapatua, 19:00etan, Kulturateko klaustroetan. Gaur egungo zuzendari Maialen Gonzalez eta urteetan lan horretan jardun duen Rakel Murgiondorekin abesbatzaren ibilbideari eta bihar eskainiko duten kontzertuari buruz jardun dute Arrasate Irratiko […]

Goikobalu Txikik 25 urte egin ditu, ilusioz eta kantari

Arrasateko “Goikobalu Txiki” Abesbatza 1994. urtean sortu zen Anuska Ezkurra eta Maider Ruizen eskutik, Goikobalu Abesbatzari iraupena emango zion harrobi izateko asmoarekin. 1997ko irailetik Rakel Murgiondok eta Maider Ruizek jarraitu zuten zuzendaritza lanetan. (…) Orain arte egindako lanak poztasunez eta harrotasunez betetzen gaitu, benetan harrobi moduan sortu genuen talde “txiki” honek aurrera eramaten ditugun proiektuetan […]

Berotasuna transmititu dute Aba Taano eta Goikobalu Txikik

MUNDUKIDEREN 20. URTEURRENEAN Mundukide Fundazioak 20 urte egin ditu, eta herenegungo Kulturateko ekitaldiaren ostean, kontzertua egin zen bart Amaia Udal Antzokian. Mundukidek antolatuta, Ugandako Aba Taano gospel doinu beroak eta alaiak eskaini zizkion publikoari. Ekitaldi berean Goikobalu Txiki aritu zen, afrikar doinuak abestuz, eta Maialen Gonzalezen zuzendaritzarekin. Zorionak Mundukide!   Iturria: Mondraberri