Berotasuna transmititu dute Aba Taano eta Goikobalu Txikik

MUNDUKIDEREN 20. URTEURRENEAN

Mundukide Fundazioak 20 urte egin ditu, eta herenegungo Kulturateko ekitaldiaren ostean, kontzertua egin zen bart Amaia Udal Antzokian.

Mundukidek antolatuta, Ugandako Aba Taano gospel doinu beroak eta alaiak eskaini zizkion publikoari. Ekitaldi berean Goikobalu Txiki aritu zen, afrikar doinuak abestuz, eta Maialen Gonzalezen zuzendaritzarekin.

Zorionak Mundukide!

 

Iturria: Mondraberri