Goikobaluk 30 urte
Zoragarria izan da 30. urtebetetze ospakizuna. Mila esker gurekin izan zaituztegun lagunok –TXORBELA OTXOTEA eta Tolosatik, Bergaratik, Donostiatik eta Bilbotik etorritako abeslariak, ‘Goikobaluren lagunak’ Orkestra, eta bakarlariak: Anuska Ezkurra, Ainhoa Zubillaga Beristain, Luis Ignazio Ruiz de Alegria ‘Jimy’ eta Jesus Garcia-. Zuokin batera urteurren kontzertua borobildu dugu eta are bereziagoa bilakatu duzue-eta. Eta, nola ez, bertan izan zineten guztioi, gu entzutera eta gurekin gozatzera gerturatu zineten guztioi, mila-mila esker bihotzez. Espero dugu guk bezainbeste disfrutatu izana. Baita zuk ere, Jesus Mari. Zauden lekuan zaudela, beti izango zara gurekin