, ,

Arrasate Musikalek, Goikobaluk eta Txorbelak Gabon zaharreko kontzertua eman dute

Txomin Maidagan gazte arrasatearra solista gisa aritu da ‘Baga, biga, higa’ kantuan. Kontzertua baino lehen, AMko Banda kaleetan zehar ibili da doinuak jendartean zabaltzen, Mikel Markiegi zuzendari. Amaia Udal Antzokiko emanaldian ‘Eusko Irudiak’, ‘Overture to Candide” eta ‘CATS Songs from the musical’ ere eskaini dituzte, bai eta publikoaren txalo beroak lortu ere. Hona hemen kontzertuko hainbat une.

Iturria: Mondraberri.

, ,

Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza kantuan

Abenduaren 24an Txoronpio, Txoronpia eta Basajaunari ongi etorria emateko gabon kantak abestu genituen. Arratsaldean, Olentzerori harrera beroa egin genion Herriko Plazan. Eguberri On!

Iturria: Mondraberri.

,

Arrasateko Gazte Abesbatzak eta Bergarako Orfeoi Gazteak batera abestu dute

Kontzertu hau Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean izan zen Santamas bezperan. Bergarako taldeak eta AGAk hainbat pieza eskaini zituzten, Nerea Parra eta Txomin Maidaganen zuzendaritzarekin, hurrenez hurren. Pianoan David Vargasek jardun zuen. Kontzertuaren azken zatian bi pieza elkarrekin eskaini zituzten, eta ikus-entzuleen txalo beroak lortu zituzten.

Iturria: Mondraberri.

, ,

Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza Olentzeroren etorreran kantuan

Jende uholdeak jarraitu du gaur Olentzeroren etorrera Arrasaten. Herriko plazara sartu da Maala kalea zeharkatuta, eta hor pilatu da jende gehien. Gero, plazan, jendetza zegoen Olentzeroren zain. «Pandemia tarteko ezin izan naiz bi urtean plazara etorri, baina hemen nago zuen artean, benetan pozik. Gaur lan mordoa daukat, goizean ikusi dut zenbat gutun jaso dituzten, baina pozarren nago”. Irakur gehiago

Iturria: Goiena.

,

Gabonetako argiak distiratzen ari dira jada Arrasateko kaleetan

Atzo Gabonetako argiak piztu ziren Arrasaten. Aurten, Arrasate Musikalek eta Arrasate Rugby Taldeak eman diote pizteko botoiari. Bi elkarteek euren 50. urteurrenak ospatzen dituzte aurten. Herriko plazako oholtza gainean ez dira falta izan Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza, eta ohitura den bezala, hainbat gabon-kanta interpretatu dituzte. Gainera, aurten Arrasate Musikaleko biolinisten Suzuki taldea izan dute lagun.

Iturria: Mondraberri.

, ,

Goikobalu abesbatzak Harreman elkartearen alde kontzertua eskaini du

Urtero bezala, Goikobalu abesbatza Harreman elkartearen alde kontzertua eskaini du Juan Bataiatzailearen parrokian. Goikobalu Txikik hasiera eman dio kontzertuari, ondoren Goikobalu abesbatzak Gabonetako hainbat kanta interpretatu ditu. Herritarrek abesbatzak egindako deialdiari erantzun dute parrokia betez. 

Kontzertu hau 2018ko Harremanen azken ekitaldia izan da, eta jaso den dirua Mozambikeko Mundukide proiektura eta Indiako familia txiroetako 200 neskatila baino gehiago artatzen dituen umezurztegi batera bideratuko da.

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=4088625&menuId=5105073&onlypath=true&fbclid=IwAR3a4wAyV267VpG7MOVSf1mKFMgoObn-S-ebKeHNF9dc2hrTxQAPwZx6RGc

ITURRIA: MONDRABERRI Testua, bideoak eta argazkiak: Marijo Simon. 2018ko abenduak 15, larunbata.

Goikobaluk ohiko bisitak egin ditu Abaroara eta Ospitalera

2017.ko Abenduak 24an Goikobalu, Arrasateko abesbatzak arratsaldean bisitatu ditu herriko nagusiak eta ondoren Ospitalera abiatu da gaixoak euren abestiekin alaitzera.

Iturria: Mondraberri

Goikobalu ‘familiak’ kantua jarri dio Harremanen kanpainari

Arrasateko Harreman erakundeak urteak daramatza Indiako Ankur umezurztegia eta Mozambikeko nekazaritza-proiektuak laguntzen.

Bide horretan, bazkidetze-kanpaina bati ekin dio, eta atzoko kontzertuak ekimenari hauspoa emateko balio izan zuen.

Parrokiako emanaldian Goikobaluko izartxoek, txikiek eta helduek jarri zuten ahotsa, hurrenez hurren, Maialen Gonzalez eta Iñaki Maidagan zuzendarien gidaritzarekin.

Iturria: Mondraberri