, ,

Elkartasun kontzertua HARREMAN-en eskutik

Beste urte batez, inauterien bezperan HARREMAN GKE-ak antolatutako kontzertu solidarioa eskaini dugu Arrasateko San Juan Batailatzailearen parrokian. Bertan, Goikobalu osatzen dugun talde guztiok (Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txiki, Goikobalu) hartu dugu parte, baita AGA Arrasateko Gazte Abesbatzak ere. Mila esker HARREMAN beste urte batez gurekin kontatu izanagatik eta zorionak egiten duzuen lan bikainarengatik.

 

 

Erlazionatutako albisteak:

Parrokia elkartasunez jantziko dute egubakoitzean (Goiena).

Goikobalu ‘familiak’ elkartasun-kontzertua emango du parrokian (Mondraberri).

 

Arrasto berezia utzi du aurten Santa Ageda batzeak

Santa Ageda bezperak arrasto handia utzi du asteburu osoan zehar, Santa Agedako koplak entzun ahal dira-eta ia Debagoieneko herri guztietan. Gainera, azpimarratu beharrekoa da Arrasateko Santa eskea, aurten bereziki parekidea, gaztea eta jendetsua izan delako.

Iturria: Goiena.
, ,

Arrasate Musikalek, Goikobaluk eta Txorbelak Gabon zaharreko kontzertua eman dute

Txomin Maidagan gazte arrasatearra solista gisa aritu da ‘Baga, biga, higa’ kantuan. Kontzertua baino lehen, AMko Banda kaleetan zehar ibili da doinuak jendartean zabaltzen, Mikel Markiegi zuzendari. Amaia Udal Antzokiko emanaldian ‘Eusko Irudiak’, ‘Overture to Candide” eta ‘CATS Songs from the musical’ ere eskaini dituzte, bai eta publikoaren txalo beroak lortu ere. Hona hemen kontzertuko hainbat une.

Iturria: Mondraberri.

, ,

Humanity at Music sinfonia kooperatiboa Donostiako Kursaalen

Gizarte Ekonomiaren Europako Konferentziaren baitan, azaroaren 13an Kooperatiben Kontseiluak Donostiako Kursaal-en antolatutako Denon Artean Saria 2023 ekitaldian parte hartu dugu, ‘Humanity at Music sinfonia kooperatiboa’ abestuz. Fernando Velazquez konposatzailearen zuzendaritzapean eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kolaborazioarekin, 2019an sortutako ‘Humanity at Music’ Arrasateko esperientzia kooperatiboaren soinu banda interpretatu dugu, Arrasateko Txorbela Otxotearekin, Bilboko Iubilo Abesbatzarekin eta Arrasateko Gazte Abesbatzarekin batera.

Argazkia eta argazki galeria: Kooperatiben kontseilua.

 

 

, ,

Denon Artean-erako soinu banda kooperatiboa

Fernando Velazquezek, Euskadiko Orkestraren eta 100 ahots baino gehiagok osatutako abesbatza baten laguntzarekin, «Humanity at Music»-ren partitura interpretatuko dute datorren astelehenean Kursaalen publikoari irekita izango den kontzertu batean.
,

Goikobalu eta AGAk ‘Salve solstitium’ kontzertua eman dute San Frantziskon

Goikobalu eta AGA abesbatzek ‘Salve solstitium’ kontzertua eskaini dute San Frantzisko elizan.Kontzertu honetan, Goikobalurekin batera, Txorbelak, Parrokiako koruak eta beste bidelagun batzuek ere ahotsa jarri dute. Kontzerturako osatu den orkestrak ere parte hartu du.

Eskaini diren obren artean, Hilarion Eslavaren ‘Salvea’ izango da. Salve hau, San Joan bezperan, Parrokiako koruak abesten duen obra da, baina oraingoan orkestrarako idatzitako bertsioa eskaini da. Zuzendari lanetan, Iñaki eta Txomin Maidagan aita-semeak aritu dira.

Iturria: Mondraberri.

 

Goikobaluk kontzertua eskaini du Telleri abesbatzarekin

Goikobalu eta Telleri abesbetzek kontzertua eskaini dute gaur arratsaldean San Frantzisko elizan. Oraingoan Errenteriako abesbatzak bisitatu du Arrasate, eta azaroan Arrasatekoa itzuliko dio bisita.

Kontzertua Goikobaluk ireki du. Sei abesti abestu ditu: Japoniarra ‘Oi Ama Euskal Herria’, ‘O Sacrum Convivium’, ‘Cantique’, ‘Mendi Goietan’, ‘Segalariak’ eta ‘Mutil Txaleko Gorria’. Beti bezala Iñaki Maidaganek zuzendu du abesbatza eta Rakel Murgiondok pianoan lagundu du ‘Cantique’ abestiaren kasuan.

Ondoren, Renteriako Telleri abesbatzaren txanda heldu da. Carlos Rodriguezen zuzendaritzapean, sei abesti abestu dituzte: ‘Illunabarra’, ‘Canción Mixteca’, ‘Ama Euskal Herria’, ‘O voso Galo Comadre’, ‘Viento del Norte’ eta ‘Malaika. Bukatzeko, bi abesbatzek batera ‘Goizian argi hastian’ abestu dute.

Iturria: Mondraberri.

Goikobaluk kontzertua eskainiko du Telleri abesbatzarekin

Goikobalu eta Telleri abesbetzek kontzertua eskainiko dute larunbatean, arratsaldeko 19:30ean San Frantzisko elizan. Oraingoan Errenteriako abesbatzak bisitatuko du Arrasate, eta azaroan Arrasatekoa itzuliko dio bisita.

Iturria: Mondraberri.

Bergarako Orfeoiak eman dio hasiera mendeurreneko ospakizunari

Maiatzaren 20an, zapatuan egin zuten Mozart-en Requiem obraren interpretazioarekin eman diote hasiera Bergarako Orfeoiaren mendeurreneko ospakizunari. 200 musikari baino gehiago bildu ziren San Pedro elizako eszenatoki gainean: Arrasateko Goikobalu abesbatza, EHUko abesbatza, Aequus Ensemble taldea eta Bergarako Orfeoiko kideak izan ziren eguneko protagonistak.

Iturria: Goiena.