,

Egoitza berria estreinatzen!

Dagoeneko egin dugu lekualdaketa eta hasi ditugu gure entseguak Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) egoitza berrian. Pozak txoratzen!

, ,

Ongietorri hunkigarria Juan Arzamendi Musika Etxeari

Arrasate Musikaleko musika bandak Monterronetik abiatuta Juan Arzamendi Musika Etxearaino egin duen kalejirarekin hasi da gaur arratsaldean Arrasateko hainbat kultura talderen egoitza izango den eraikinari ongietorria emateko ekitaldia.

Behin bertara heldutakoan, Juan Arzamendi zenaren familiakoei, tartean Ines Ceciaga alargunari, aurreskua dantzatu diete. Arrasateko musika eskolaren sortzaile eta lehen zuzendari izandakoaren senideak eurak izan dira, gainera, eraikinaren ateak ireki dituztenak. Bertako auditoriuma estreinatzeko, Maria Ubarretxenaren hasierako hitzaldiaren ostean, musikaz, kantuz eta dantzaz jantzitako ikuskizuna eskaini dute Arrasate Musikaleko musikariek eta dantza taldekoek eta Goikobaluko eta AGAko abeslariek. Lepo bete da aretoa, eta barruen egon  ezin izan duten herritarrek eraikinaren kanpoan jarritako pantaila baten bidez jarraitu ahal izan dute ekitaldia.

Iturria: Goiena.

, ,

Arrasate Musikalek, Goikobaluk eta AGAk JAMEko giltzak jasoko dituzte

Gaur, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Juan Arzamendi Musika Eskolaren inaugurazio ofiziala egingo da, eta azkenik, Arrasate Musikalek, Goikobaluk eta AGAk auren etxe berriaren giltzak jasoko dituzte. Kanpoko aldean edukiera-muga dela eta, pantaila bat jarriko da, eta horren bidez jarraitu ahal izango da ekitaldia.

Eguraldiak uzten badu, ekitaldia Arrasate Musikaleko bandaren kalejira batekin hasiko da, Monterronetik musika eskola berrira. Juan Arzamendi Musika Eskolan ohorezko aurreskua dantzatuko da eta lore sorta bat emango zaio Juan Arzamendiren familiari. Ondoren, eskolako ereserkia interpretatuko da, eta barruan, hiru hari-talde, metal boskote bat eta dantza talde bat arituko dira. Azkenean, Goikobalu igoko da agertokira. Ekitaldia amaitzeko, lunch bat egingo da.

Iturria: Mondraberri.

Eszenatokia eta harmailak beteta, Arrasate Musikalen 50. urteurreneko kontzertuan

50. urteurrena ospatzeko 300 musikari eta abeslari batu ditu Uarkapen Arrasate Musikalek. Musika eskolako bandak eta orkestrak emango zioten hasiera ekitaldiari eta ondoren, Tailer Musikaleko eta Musika Hizkuntzako ikasleak, Goikobalu Abesbatza, Txorbela Otxotea, Izaskun Murgia elkarte lirikoa, Arrasateko parrokia-koruarekin eta Bergarako Orfeoia ere irten ziren oholtzara, Edu Arzamendik gidatuta. Hain zuzen, Juan Arzamendiren Mari Errauskin obrako zati bat duzue hemen entzungai.
, ,

Goikobaluk kontzertu solidarioa eskaini du Harremanen alde

Goikobaluk Harremanen alde urtero ematen duen kontzertua eskaini du San Juan Bataiatzailearen parrokian. Kontzertuan Goikobalu, Goikobalu Txiki eta AGA (Arrasateko Gazte Abesbatza) taldeek hartu dute parte eta errepertorio zabala prestatu dute kontzerturako. Espero bezala, arrasatearrek parrokia bete dute. Kontzertuan jaso diren ekarpen ekonomikoak Harremanek Afrikan eta Indian abian dituen proiektuetara bideratuko dira.

Iturria: Mondraberri.

‘Hazia’ musikala, ametsak eraikitzen

Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, Arrasateko mugimendu kooperatiboaren sortzaile izan zen On Jose Maria Arimendiarrietari buruzko musikalean parte hartzen ari gara, Donostiako Easo Abesbatza eta beste hainbat dantzari, abeslari, musikari eta artistekin oholtza konpartituz.

Hurrengo geltokiak:

  • Azaroak 26, Kursaal (Donostia).
  • Abenduak 17, Principal (Gasteiz).
  • Otsailak 25, Baluarte (Iruñea).
,

Arrasateko abesbatzak kalera atera dira Santa Zezilia omentzeko

Atzo, azaroak 22, Santa Zezilia ospatu zen, musikarien eta olerkarien zaindaria. Santa Zezilia omentzeko Arrasateko abesbatzak kalera atera ziren kantatzera. Goikobaluk, Goikobalu Txikik, Arrasate Gazte Abesbatzak, Txorbela Otxoteak eta Portaloi Elkarteak hainbat abesti interpretatu zituzten herriko hainbat lekutan. Bukatzeko, Herriko plazan elkartu ziren eta denek batera abestu zuten.

Iturria: Mondraberri.

Arizmendi-Arrasate Gazte Abesbatzakoek kontzertua eskeini zuten Trintxerpen

Pasa den larubatean, azaroaren 5ean, pasaian izan ginen Arizmendi-Arrasateko gazte abesbatzako kantariok. Trintxerpeko Karmengo elizan eskaini genuen hamar abestiz osatutako kontzertua, arratsaldeko 20:00tan. Emanaldia Ilunbe musika eskolako 50.urteurrenaren baitan antolatu zuten Ilunbe elkarteko arduradunek. Arizmendi Abesbatzak uda aurretik jaso zuen gonbidapena ospakizun horretan parte hartzeko eta DBH 1mailatik Batxilergo eta ikasle ohiez osatutako 32 kantariko taldea joan ginen. Txomin Maidagan, David Vargas eta Rakel Murgiondoren zuzendaritzapean bikain abestu zuten gure gazteek. Irudiak.

Testua: Arizmendi abesbatzako taldea

Arrasateko Gazte Abesbatzak Kukubiku II ekimenean parte hartu du

AGA Arrasateko Gazte Abesbatzak, Arizmendi Ikastolako eta Goikobalu Abesbatzako gazteek osatutako taldeak, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako Kukubiku II ekimenean parte hartu du. Proiektu polita benetan, mila esker eta zorionak antolatzaileei! Laster arte! 🎶🎵🎶🎵

Iturria: Arizmendi ikastola.

Udalperen ereserkia, Goikobaluren eskutik

75 urte bete ditu Udalpe elkarteak, gaur arratsaldean Goikobalu Abesbatzak emanaldia egin du urteurrenaren baitan. 19:30ean batu dira Portaloian, eta 20:30ak aldera Udalpe kanpoaldean batu dira, elkartearen ereserkia lehenengoz abesteko.

Iturria: Goiena.