Ekitaldi sinbolikoa etorkizuneko Musika Etxea martxan dagoela irudikatzeko

Juan Arzamendiren familia kideek, Musika Eskolako erabiltzaileek –Arrasate Musikal eta Goikobalu–, Arrasate Zientzia Elkartekoek eta herriko politikariek hartu zuten parte atzo arratsaldeko ekitaldian. Bakoitzak bere arloko dokumentu bat sartu zuen kutxa batean, eta ondoren denen artean lurperatu zuten.

Juan Arzamendi Musika Etxea birgaitze prozesuan dago sartuta bete-betean, eta errealitate bihurtzetik gertuago dagoela aprobetxatuz, ekitaldi sinbolikoa egin zuten atzo.

Arzamendiren familiko hiru belaunaldi bertan izan ziren –emaztea, semeak eta bilobak– eta eskertuta eta hunkituta daudela adierazi zuten. «Familiako kideok asko eskertzen dugu etorkizuneko Musika Eskolari aitonaren izena jartzea, eta ziur ere aitonak asko eskertuko lukeela. Familiaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu izena jartzeko ekimena martxan jarri zutenei, eta baita botoa eman zuten guztiei ere» azaldu Juan Arzamendiren biloba den Markel Arzamendik.

https://goiena.eus/arrasate/1539077529850-ekitaldi-sinbolikoa-etorkizuneko-musika-etxea-martxan-dagoela-irudikatzeko