Goikobalu Txikik 25 urte egin ditu, ilusioz eta kantari

Arrasateko “Goikobalu Txiki” Abesbatza 1994. urtean sortu zen Anuska Ezkurra eta Maider Ruizen eskutik, Goikobalu Abesbatzari iraupena emango zion harrobi izateko asmoarekin. 1997ko irailetik Rakel Murgiondok eta Maider Ruizek jarraitu zuten zuzendaritza lanetan. (…) Orain arte egindako lanak poztasunez eta harrotasunez betetzen gaitu, benetan harrobi moduan sortu genuen talde “txiki” honek aurrera eramaten ditugun proiektuetan maila bikaina erakusten duelako behin eta berriz. Goikobalun abesbatzaz eta musikaz gozatzen dugu, lagun berriak egin eta lagunekin ondo pasatuz, elkarren arteko harremanetik sortuz eta elkarrengandik ikasiz, abesbatza eta kantua landuz, eta gure lana familiei eta herriari aurkeztuz.

Albiste osoa: http://mondraberri.eus/mondraberri/contenidos.item.action?id=9548577&menuId=5105073&onlypath=true 

Iturria: Mondraberri