,

Goikobaluko haurtxoek, Gabonetako kaleetako argiztapenaren piztueran, Gabonetako abestiak kantatu dituzte

Udalak antolaturik, gaur arratsaldean Gabonetako kaleetako argiztapenaren piztuera ospatu da Herriko plazan.

Horretarako ohorea izan du Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak, eta taldea esker ona agertu du jendaurrean.

Ekitaldian Kiroletako zinegotziak, Ander Garayk, txaloak eskatu ditu talde honen alde, eta plazak hala egin du. Botoia sakatzeko ohorea Aintzanek izan du, eta berak hala egitean, argi distiratsuak piztu dira.

Ekitaldian ere Goikobaluko haurtxoek Gabonetako abestiak kantatu dituzte, Maialen Gonzalez zuzendariaren gidaritzarekin.

Maria Ubarretxena alkateak Gabon zoriontsuak opatu dizkie herritarrei, eta honezkero Gabonetako argiak piztu dira, aurten ere Garibai etorbidean.

http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=5350942&menuId=7014731

ITURRIA MONDRABERRI: Bideoak eta argazkiak: Hasier Larrea eta Gontzal Landa Herbias / Testua: GLH / 2018ko abenduak 5, asteazkena