«Goikobaluri esker abesten eta ikasten jarraitzen dugu»

Arrasateko abesbatza honetan parte hartzen dabiltza Errumaniako Maria Cimpean eta Helén-Timea Molnár, baita Alemaniako Petra Thiele ere. Partaide berri hauek lagundu dute abesbatza gaztetzen. Koruak zabalik ditu ateak abestu gura dutenentzat.

Petra Thiele alemaniarra orain dela urtebete inguru iritsi zen Arrasatera, eta Mondragon Linguan ingeles eta aleman eskolak ematen ditu. Helén-Timea Molnár eta Maria Cimpean errumaniarrak Erasmus bidez ikasten ari dira Mondragon Unibertsitatean.

Hortaz gain, hirurek Goikobalun abesten dute, eta horri esker abesbatza honek behar duen gaztetzean lagundu dute. Bidenabar, abesbatzatik adierazi dute ateak zabalik daudela kantatu gura duten guztiendako.

http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=1473287&menuId=5105073&onlypath=true