,

Musika ere, elkarlanaren ikur

‘Humanity herriz herri’ ikuskizuna aurkeztu zuten atzo, Arrasateko Amaia Antzokian eta gaur berriz egingo dute, 19:30ean.  Goiena Telebistak zuzenean eskainiko du gaurko emanaldia; goiena.eus-en ere jarraitu ahal izango da, streaming bidez.

Kooperatiben soinu banda jasotzen duen emanaldiaren aurrestreinaldia da atzo egin zutena; irailaren 14an eskainiko baitute Gasteizko Buesa Arenan Mondragon Taldeak askotariko sortzaileekin ehundu duen ‘Humanity at music’.

https://goiena.eus/arrasate/1550920351909-musika-ere-elkarlanaren-ikur?fbclid=IwAR18iHuV3HvCiaXYklL7eUF0TTX9Z2M8rXl4VdFO1xZqQ8O74-hVy9bzhBs

ITURRIA: GOIENA. Miren Arregi.