1994
- Goikobalu Txiki sortzen da Goikobalu Abesbatzaren harrobi izateko asmoarekin.
1994an Goikobalu Txiki Abesbatza sortzen da, Goikobalu Abesbatzari iraupena emango zion harrobi izateko asmoarekin. Urteetako lanaren eta ahaleginen ondorioz, Goikobalu Gazte eta Goikobalu Izartxoak taldeak ere sortu dira, kantuaren hastapenetatik hasi eta adin-tarte zabalago batera hedatuz.
Gaur egun, 5 eta 11 urte bitarteko 25 haurrek osatzen dituzte Goikobalu Izartxoak eta Goikobalu Txiki taldeak. Kantuen bidez, munduan barrena bidaiatzen dugu, hizkuntza ezberdinetan abestuz, askotariko dantzak ikasiz, antzerkia eta ipuin musikatuak landuz eta istorio berriak ezagutuz.