Goikobaluk, indartsu, Salve Solstitium musikalki iragarri du
Abesbatza, Debako Aitzurirekin, zenbait bakarlarirekin eta orkestrarekin aritu da. Gainera, zenbait dantzarik bat egin dute ‘Errementari Dantza’ pieza eskaintzean. Publikoak San Frantzisko bete du eta txalo beroak eskaini ditu.
Sanjoanen atarian gara eta solstizioari ongietorria egiten dion kontzertuaren laugarren edizioa izan da gaur. Emanaldian ere Debako Aitzuri abesbatzak kantatu du, Xabier Carrillo zuzendari izanik, eta Goikobaluk Iñaki Maidagan. Zuzendaritza orokorraz Txomin Maidagan Ruiz gaztea arduratu da, zuzendaritza bizia eskainiz.

