San Frantzisko goraino bete da ‘Salve Solstitium’ kontzertuan
Atzo arratsaldean egin zuen Goikobalu Abesbatzak urteroko Salve Solstitium kontzertua, goraino bete zen San Frantzisko elizan. San Juanei ongietorria emateko aurtengo kontzertuan, Debako Aitzuri abesbatza izan dute koruan. Txomin Maidaganen gidaritzapean, Salve Reginarekin amaitu den errepertorio zabala eskaini zuten, publikoaren txalo zaparradak jasoz.


