San Frantzisko goraino bete da ‘Salve Solstitium’ kontzertuan

 

Atzo arratsaldean egin zuen Goikobalu Abesbatzak urteroko Salve Solstitium kontzertua, goraino bete zen San Frantzisko elizan. San Juanei ongietorria emateko aurtengo kontzertuan, Debako Aitzuri abesbatza izan dute koruan. Txomin Maidaganen gidaritzapean, Salve Reginarekin amaitu den errepertorio zabala eskaini zuten, publikoaren txalo zaparradak jasoz.

Iturria: Goiena.

Goikobaluk, indartsu, Salve Solstitium musikalki iragarri du

 

Abesbatza, Debako Aitzurirekin, zenbait bakarlarirekin eta orkestrarekin aritu da. Gainera, zenbait dantzarik bat egin dute ‘Errementari Dantza’ pieza eskaintzean. Publikoak San Frantzisko bete du eta txalo beroak eskaini ditu.

Sanjoanen atarian gara eta solstizioari ongietorria egiten dion kontzertuaren laugarren edizioa izan da gaur. Emanaldian ere Debako Aitzuri abesbatzak kantatu du, Xabier Carrillo zuzendari izanik, eta Goikobaluk Iñaki Maidagan. Zuzendaritza orokorraz Txomin Maidagan Ruiz gaztea arduratu da, zuzendaritza bizia eskainiz.

 

Iturria: Mondraberri.

 

 

 

 

Arrasate Musikal eta Goikobaluk publikoaren txalo beroak lortu dituzte

Abesbatzak eta orkestrak kontzertua eman dute Amaia Udal Antzokian, XXII. Udaberriko Musikaldiaren baitan. Musikazale ugari erakarri dituzte, eta taula gaineko zuzendaritzan Iker Olazabal aritu da.

 

Iturria: Mondraberri.

 

Arrasate Musikaleko orkestra eta Goikobalu abesbatza, elkarrekin

Amaia antzokia lepo bete zen atzo iluntzean, Arrasate Musikaleko orkestrak eta Goikobalu abesbatzak elkarrekin egin zuten emanaldiaz gozatzeko.

Ikusi bideoa (Iturria: Goiena).
, ,

590 euro batu dituzte Harremanen aldeko kontzertu solidarioan

Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta Goikobaluk kontzertu solidarioa eskaini zuen egubakoitz iluntzean. San Juan Bataiatzailearen parrokia goraino bete zen Goikobalu, Goikobalu Izartxoa, Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza taldeen emankizuna zuzenean jarraitzeko.

 

Iturria: Goiena.

Kalean abestuz eta bazkarian ospatu du Goikobaluk Santa Zezilia

 

Abesbatza arrasatearrak Herriko plazan eta Maalako errebalean abestu du, besteak beste, Iñaki Maidagan zuzendari. Ondoren, mahaiaren bueltan bazkaria ospatu dute, zorionak musikari guztiei! Hona hemen emanaldietako baten irudiak.

Iturria: Mondraberri.

Las jóvenes batutas que resuenan en la sinfonía actual

Txomin Maidagan, Mirari Etxebarria y Kepa López. Tres ‘nuevos’ directores de orquesta guipuzcoanos desafían la tradición y aportan su propio estilo a la música desde el podio.
Goikobalu Abesbatza-ko Txomin Maidagan Ruiz, El Diario Vasco-k egindako erreportaian ✨ Segi horrela, Txomin! Eta guk, gertu-gertutik ikus eta goza dezagula! ❤️🎶

Leitzako Jeiki eta Goikobuk ahotsak batu dituzte lehen truke-kontzertuan

Kontzertu partekatua eskaini zuten larunbatean Arrasateko parrokian, azken kantuak elkarrekin abestuz: ‘Ave Verum’ eta ‘Euskalerriko’. Arrasatearrek bisita itzuliko diete leitzarrei larunbat honetan.

Aurreko larunbateko emanaldian Jeikik 7 kantu eskaini zituen, Vinaixa Gartzia zuzendari, eta Goikobaluk 6 eskaini zituen, Iñaki Maidagan zuzendari. Gainera, azken bi abestiak batera abestu zituzten ikus-entzuleen txalo beroak lortuz. Larunbat honetan arrasatearrek leitzarrei bisita itzuliko diete, eta kontzertu amankomuna eskainiko dute Nafarroako herrian. Truke kontzertu hau arratsaldeko 19:00etan hasiko da bertako San Migel elizan.

Iturria: Mondraberri.

Goikobalu eta Jeiki abesbatzen lehen elkartruke kontzertua

Jeiki abesbatzarekin kontzertu partekatua egin du Goikobalu Abesbatzak. Abesbatza bakoitzak hainbat pieza abestu zituen, eta, ondoren, pare bat pieza elkarrekin abesteko. Astebete geroago, urriaren 18an Leitzako San Migel elizan egingo dute emanaldia bi taldeek, 19:00etan.

Iturria: Goiena.

Goikobalu eta Leitzako Jeiki abesbatza, zapatuan, elkarrekin

Urriaren 11n, zapatua, Jeiki Abesbatzarekin kontzertu partekatua egingo du Goikobalu Abesbatzak, San Juan parrokian, 20:00etan. Astebete beranduago, urriaren 18an, arrasatearrak Leitzara joango dira.

Truke kontzertuak egingo dituzte Goikobalu Abesbatzak eta Leitzako Jeiki Abesbatzak asteburu honetan eta hurrengoan. Lehen hitzordua Arrasaten izango dute, urriaren 11n, San Juan parrokian, 20:00etan. Modu horretan, abesbatza bakoitzak hainbat pieza abestuko ditu eta, ondoren, pare bat pieza elkarrekin abestuko dituzte.

Urriaren 18an, Leitzan egingo dute emanaldia, San Migel Elizan, 19:00tan hasita.

Iturria: Goiena.