«Goikobaluri esker abesten eta ikasten jarraitzen dugu»

Arrasateko abesbatza honetan parte hartzen dabiltza Errumaniako Maria Cimpean eta Helén-Timea Molnár, baita Alemaniako Petra Thiele ere. Partaide berri hauek lagundu dute abesbatza gaztetzen. Koruak zabalik ditu ateak abestu gura dutenentzat.

Petra Thiele alemaniarra orain dela urtebete inguru iritsi zen Arrasatera, eta Mondragon Linguan ingeles eta aleman eskolak ematen ditu. Helén-Timea Molnár eta Maria Cimpean errumaniarrak Erasmus bidez ikasten ari dira Mondragon Unibertsitatean.

Hortaz gain, hirurek Goikobalun abesten dute, eta horri esker abesbatza honek behar duen gaztetzean lagundu dute. Bidenabar, abesbatzatik adierazi dute ateak zabalik daudela kantatu gura duten guztiendako.

http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=1473287&menuId=5105073&onlypath=true

 

Goikobaluko 50 ahotsek bi saio eskaini dituzte Huescan

Goikobaluren 55 lagun inguru Garibain elkartu ziren ostiral eguerdian, eta autobusean Huescarantz abiatu ziren.

Egunean bertan, iluntzeko 20:00 aldera, Aragoiko hirian kontzertua eman zuten Ibercajaren aretoan.

http://mondraberri.eus/mondraberri/contenidos.item.action?id=4376531&menuId=5105073&onlypath=true&fbclid=IwAR0xvxoDM6fEYlxdVq1W5GER-VUbSUjRjJOPAk8F5aYoC6SDryItXdUjo7o

Goikobalu Huescara!

Asteburu honetan Huescara goaz! Ibercaja Zentroan emanaldia eskainiko dugu Aragoiko Boluntariotza Plataformaren alde. Ostiralean, hilak 19, arratsaldeko 20:00tan.

https://obrasocial.ibercaja.es/iniciativa-ayuda/huesca/concierto-del-coro-de-mondragon-goikobalu-abesbatza

 

Ekitaldi sinbolikoa etorkizuneko Musika Etxea martxan dagoela irudikatzeko

Juan Arzamendiren familia kideek, Musika Eskolako erabiltzaileek –Arrasate Musikal eta Goikobalu–, Arrasate Zientzia Elkartekoek eta herriko politikariek hartu zuten parte atzo arratsaldeko ekitaldian. Bakoitzak bere arloko dokumentu bat sartu zuen kutxa batean, eta ondoren denen artean lurperatu zuten.

Juan Arzamendi Musika Etxea birgaitze prozesuan dago sartuta bete-betean, eta errealitate bihurtzetik gertuago dagoela aprobetxatuz, ekitaldi sinbolikoa egin zuten atzo.

Arzamendiren familiko hiru belaunaldi bertan izan ziren –emaztea, semeak eta bilobak– eta eskertuta eta hunkituta daudela adierazi zuten. «Familiako kideok asko eskertzen dugu etorkizuneko Musika Eskolari aitonaren izena jartzea, eta ziur ere aitonak asko eskertuko lukeela. Familiaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu izena jartzeko ekimena martxan jarri zutenei, eta baita botoa eman zuten guztiei ere» azaldu Juan Arzamendiren biloba den Markel Arzamendik.

https://goiena.eus/arrasate/1539077529850-ekitaldi-sinbolikoa-etorkizuneko-musika-etxea-martxan-dagoela-irudikatzeko

 

Eusko Label Produktuen dastaketa

Urtero bezala, Goikobalu abesbatzaren eskutik Eusko Label produktuen dastaketa izan da herriko plazan. Arrasatearrek parrilan egindako 1000 oilasko izter eta 2000 piperrez osatutako pintxoez gozatu ahal izan dute, guztia bertako sagardo eta ardoaz lagunduta.

https://goiena.eus/arrasate/1530013796191-eusko-label-produktuen-dastaketa

Goikobalu Abesbatza Aramaioko San Martin elizan

Ekainaren 16an kontzertua eskaini dugu Bizente Goikoetxea gogoratuz Missa pro defunctis abestuta, Eugenio Etxebesterekin batera, organoan.

Goikobalu Abesbatza San Climent de Llobregat-en

Arrasateko abesbatzak urtean bi bidaia egiten ditu, eta aurtengo lehenbizikoa Kataluniara egin du aurreko asteburuan.

Horretarako, Sant Climent de Llobregat herriko La Vall koruarekin trukea adostua zuen. Sant Climent Bartzelona hiriburutik 20 kilometrora dago.

http://www.mondraberri.eus/mondraberri/contenidos.item.action?id=4974996&menuId=5105073&onlypath=true

 

Goikobalu Abesbatzaren kontzertua Opus 4 taldearekin

Urtero moduan, Arrasateko Udaberriko XIV. Musikaldian parte hartu dugu. Aurtengoan, Opus 4 talde argentinarrarekin batera Misa Criolla abestu dugu.

https://goiena.eus/arrasate/1523810325006-udaberri-musikaldia-martxan-da

http://mondraberri.eus/mondraberri/contenidos.item.action?id=7138692&menuId=5105073&onlypath=true