“Sinfonia kooperatiboa” Arrasateko udalak antolatutako “Udaberriko XV. Musikaldian”
Maiatzaren 12an, 19:30tan, Arrasateko San Frantzisko Elizan.

Iturria: #Humanity at Music #Mondraberri

Iturria: #Humanity at Music #Mondraberri
Humanity at Music, sinfonia kooperatiboaren zuzeneko ikuskizuna arrakastarekin abiatu da Arrasateko Amaia Antzokitik. Bi egunez mila lagun gerturatu dira ikuskizunaz gozatzera.

ITURRIA: TUlankide
Jon Sarasuak eta Fernando Velazquezek sortutako sinfonia kooperatiboa aho zabalik utzi ditu Amaia antzokiraino hurbildu diren ikusleek. ‘Humanity at music’ birako lehenengo hitzordua izan da, eta uztailera bitartean Euskal Herriko beste zenbait herri eta hiri bisitatuko ditu, horien artean Aretxabaleta, Oñati, Tafalla, Iruñea, Markina… eta noski Gasteiz.
Arrasate Musikaleko Orkestrak, Arizmendi Ikastolako eta Goikobaluko abesbatzek Pilar Kaltzadaren gidaritzapean, Olatz Pagaldairen eta Jon Sarasuaren laguntzarekin ikus-entzunezko obra berritzailea eta oso bisuala taularatu dute. Bukatzerakoan, publikoak gogotik txalotu dituzte parte hartu duten elkarteek.
Testua, argazkiak eta bideoak: Marijo Simon
‘Humanity herriz herri’ ikuskizuna aurkeztu zuten atzo, Arrasateko Amaia Antzokian eta gaur berriz egingo dute, 19:30ean. Goiena Telebistak zuzenean eskainiko du gaurko emanaldia; goiena.eus-en ere jarraitu ahal izango da, streaming bidez.
Kooperatiben soinu banda jasotzen duen emanaldiaren aurrestreinaldia da atzo egin zutena; irailaren 14an eskainiko baitute Gasteizko Buesa Arenan Mondragon Taldeak askotariko sortzaileekin ehundu duen ‘Humanity at music’.
ITURRIA: GOIENA. Miren Arregi.
Urtero bezala, Goikobalu abesbatza Harreman elkartearen alde kontzertua eskaini du Juan Bataiatzailearen parrokian. Goikobalu Txikik hasiera eman dio kontzertuari, ondoren Goikobalu abesbatzak Gabonetako hainbat kanta interpretatu ditu. Herritarrek abesbatzak egindako deialdiari erantzun dute parrokia betez.
Kontzertu hau 2018ko Harremanen azken ekitaldia izan da, eta jaso den dirua Mozambikeko Mundukide proiektura eta Indiako familia txiroetako 200 neskatila baino gehiago artatzen dituen umezurztegi batera bideratuko da.
ITURRIA: MONDRABERRI Testua, bideoak eta argazkiak: Marijo Simon. 2018ko abenduak 15, larunbata.
Udalak antolaturik, gaur arratsaldean Gabonetako kaleetako argiztapenaren piztuera ospatu da Herriko plazan.
Horretarako ohorea izan du Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak, eta taldea esker ona agertu du jendaurrean.
Ekitaldian Kiroletako zinegotziak, Ander Garayk, txaloak eskatu ditu talde honen alde, eta plazak hala egin du. Botoia sakatzeko ohorea Aintzanek izan du, eta berak hala egitean, argi distiratsuak piztu dira.
Ekitaldian ere Goikobaluko haurtxoek Gabonetako abestiak kantatu dituzte, Maialen Gonzalez zuzendariaren gidaritzarekin.
Maria Ubarretxena alkateak Gabon zoriontsuak opatu dizkie herritarrei, eta honezkero Gabonetako argiak piztu dira, aurten ere Garibai etorbidean.
http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=5350942&menuId=7014731
ITURRIA MONDRABERRI: Bideoak eta argazkiak: Hasier Larrea eta Gontzal Landa Herbias / Testua: GLH / 2018ko abenduak 5, asteazkena
Fair Saturday egunaren harira Goikobalu abesbatzak kontzertu solidarioa eman du Arrasateko Caritasi diruz laguntzeko. Kontzertuaren lehen zatian Bizente Goikoetxearen meza abestu du abesbatzak, eta bigarrenean folkloreko abestien popurri bat. Ondoren, abesbatzako lagunak Sara jatetxera igo dira afari batekin Santa Zezilia eguna ospatzera.
ITURRIA MONDRABERRI: Testua, argazkia eta bideoak: Marijo Simon. 2018ko abenduak 1, larunbata.
GOIKOBALU TXIKIk ere Humanity at Music proiektuan hartzen du parte. Esperientzia zoragarria izaten ari da, gure txikiei gure historiako parte hain garrantzitsua dena musikaren eta kantuaren bitartez gerturatuz eta azalduz. Eskerrik asko MONDRAGON Corporation gonbidapenarengatik eta Arteman Komunikazioa une berezienak jaso eta irudi zein bideoetan islatzeagatik. Azken emaitza ikusteko irrikitan gaude!
Santa Zezilia egun izan genuen atzo, musikarien eguna, eta herriko hainbat talde kalera atera ziren jendartean ospatzera. Lehenbizi neskatila-mutikoek abestu egin zuten, Maialen Gonzalez zuzendariak gidaturik, eta gozokien poltsa eskuetan zutela. Abesbatzako helduekin batera Herriko plazan abestu zuten, eta ondoren helduek birari ekin zioten, Iñaki Maidagan zuzendariak gidaturik.