HAZIA musikala estreinatu dute Amaia antzokian

 

Gaur arratsaldean Amaia Udal Antzokian HAZIA musikala estreinatu da. HAZIA musikala Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren sortzaile eta bultzatzailearen irudikapen artistiko bat da, eta, Arizmendiarrieta Barinagan sortu zenekotik hasita, seminarioan, 1936ko gerrako giza urraduran eta bilakaera larrian, enpresen berpizkundean eta 1941ean Arrasatera iritsi zenean eratu zuen proiekzio unibertsalean egindako bidea hartzen du.

Iturria: Mondraberri.

‘Hazia’ musikala estreinatuko da irailean, Arrasaten

Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, Euskal Herriko kooperatibismoa sustatu zuen Jose Maria Arizmendiarrietaren istorioa oholtza gainera eramango dute. Irailaren 17an estreinatuko dute antzezlana, Arrasaten.

Goikobalu Abesbatzak bertan parte hartuko dugu.

Iturria: EITB.

‘Carmina Burana’ obra beste behin, Arrasaten

Bihar, zapatua, Uarkapeko frontoian Donostiako Orfeoiaren, Goikobalu abesbatzaren, Txorbela Otxotearen eta Arrasate Musikaleko bandaren eskutik izango dira Orff-en doinuak entzungai. Goikobalu Abesbatzako zuzendari Iñaki Maidagan izan da gaurko, egubakoitza, Igo Autobusera! saioan.

Iurria: Goiena.

Carmina Burana

Carminarako motorrak berotzen, bandarekin entsegua Uarkape pilotalekuan.

SAN JUANAK, EUSKO LABEL

Goikobaluren laguntzarekin, herriko plazan, hegaluze pintxoak

Iturria: Mondraberri

 

,

Goikobaluk sanjuan giroa jarri du kaleetan

Atzo arratsaldean, 19:00etan hasita, Goikobalu abesbatzak Arrasateko erdiguneko kaleak kantuz alaitu zituen. Sanjuanetako egitarauaren baitako ekitaldia izan zen.

Iturria: Goiena.

,

Goikobalu ‘familiak’ Kale Kantua aurrera eraman du

Sargoriari aurre eginez, abesbatzako haur, gazte eta helduek zenbait kantu konpartitu dituzte kaleetan eta plazetan, gaur arratsaldean, Sanjoanen testuinguruan.

Iturria: Mondraberri

‘Carmina Burana’ obra 250 musikarirekin interpretatuko dute Arrasaten

Arrasate Musikal musika eskolak 50. urteurrena bete du eta Donostiako Orfeoiak, berriz, 125.ena. Hain justu ere, bi urteurren borobil horiek ospatzeko, bi taldeak elkartuko dira, eta Goikobalu Abesbatzarekin eta Txorbelarekin batera, Uarkape frontoian eskainiko dute Carmina Burana, uztailaren 2an arratsaldeko 20:00etan.

Iturria: Goiena

,

San Juan Bataiatzailaren parrokia bete dute, Harreman elkarteari laguntzeko

San Juan Bataiatzailearen parrokia goraino bete da Goikobalu abesbatzaren hiru koruen eta Arrasateko Gazte Abesbatzaren emanaldiez gozatzeko. Helburua izan da Harreman elkarteak Mozambiken eta Indiako Ankur harrera etxean dituen proiektuei laguntzea. Irakur gehiagoIrakur gehiago

Iturria: Goiena