, ,

Goikobaluk kontzertu solidarioa eskaini du Harremanen alde

Goikobaluk Harremanen alde urtero ematen duen kontzertua eskaini du San Juan Bataiatzailearen parrokian. Kontzertuan Goikobalu, Goikobalu Txiki eta AGA (Arrasateko Gazte Abesbatza) taldeek hartu dute parte eta errepertorio zabala prestatu dute kontzerturako. Espero bezala, arrasatearrek parrokia bete dute. Kontzertuan jaso diren ekarpen ekonomikoak Harremanek Afrikan eta Indian abian dituen proiektuetara bideratuko dira.

Iturria: Mondraberri.

‘Hazia’ musikala, ametsak eraikitzen

Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, Arrasateko mugimendu kooperatiboaren sortzaile izan zen On Jose Maria Arimendiarrietari buruzko musikalean parte hartzen ari gara, Donostiako Easo Abesbatza eta beste hainbat dantzari, abeslari, musikari eta artistekin oholtza konpartituz.

Hurrengo geltokiak:

  • Azaroak 26, Kursaal (Donostia).
  • Abenduak 17, Principal (Gasteiz).
  • Otsailak 25, Baluarte (Iruñea).
,

Arrasateko abesbatzak kalera atera dira Santa Zezilia omentzeko

Atzo, azaroak 22, Santa Zezilia ospatu zen, musikarien eta olerkarien zaindaria. Santa Zezilia omentzeko Arrasateko abesbatzak kalera atera ziren kantatzera. Goikobaluk, Goikobalu Txikik, Arrasate Gazte Abesbatzak, Txorbela Otxoteak eta Portaloi Elkarteak hainbat abesti interpretatu zituzten herriko hainbat lekutan. Bukatzeko, Herriko plazan elkartu ziren eta denek batera abestu zuten.

Iturria: Mondraberri.

Arizmendi-Arrasate Gazte Abesbatzakoek kontzertua eskeini zuten Trintxerpen

Pasa den larubatean, azaroaren 5ean, pasaian izan ginen Arizmendi-Arrasateko gazte abesbatzako kantariok. Trintxerpeko Karmengo elizan eskaini genuen hamar abestiz osatutako kontzertua, arratsaldeko 20:00tan. Emanaldia Ilunbe musika eskolako 50.urteurrenaren baitan antolatu zuten Ilunbe elkarteko arduradunek. Arizmendi Abesbatzak uda aurretik jaso zuen gonbidapena ospakizun horretan parte hartzeko eta DBH 1mailatik Batxilergo eta ikasle ohiez osatutako 32 kantariko taldea joan ginen. Txomin Maidagan, David Vargas eta Rakel Murgiondoren zuzendaritzapean bikain abestu zuten gure gazteek. Irudiak.

Testua: Arizmendi abesbatzako taldea

Arrasateko Gazte Abesbatzak Kukubiku II ekimenean parte hartu du

AGA Arrasateko Gazte Abesbatzak, Arizmendi Ikastolako eta Goikobalu Abesbatzako gazteek osatutako taldeak, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako Kukubiku II ekimenean parte hartu du. Proiektu polita benetan, mila esker eta zorionak antolatzaileei! Laster arte! ????

Iturria: Arizmendi ikastola.

Udalperen ereserkia, Goikobaluren eskutik

75 urte bete ditu Udalpe elkarteak, gaur arratsaldean Goikobalu Abesbatzak emanaldia egin du urteurrenaren baitan. 19:30ean batu dira Portaloian, eta 20:30ak aldera Udalpe kanpoaldean batu dira, elkartearen ereserkia lehenengoz abesteko.

Iturria: Goiena.

,

Juan Arzamendi Musika Etxeko obra amaituta, ekipatzeko zain

Azken erremateak falta zaizkio Arrasate Musikalek eta Goikobaluk erabiliko duten eraikinari. Instalakuntzak ekipamenduz hornitzea da bakarrik falta dena, ondorioz, Gabonen ingururako aurreikusten dute bi musika elkarteen lekualdaketa.

Iturria: Goiena.

‘Hazia’ lleva a escena el pensamiento del creador del modelo cooperativo vasco

El musical creado y dirigido por Gontzal Mendibil reunirá el sábado en el Arriaga a doce actores, once músicos y diez cantantes. Teatro, danza, música y elementos audiovisuales se entremezclan en una iniciativa de complejidad técnica y estética contemporánea.

Fuente: El Correo.

‘Hazia’ musikalaren biharamona, Iñaki eta Txomin Maidaganen ahotik

Goikobalu abesbatzako zuzendari eta abeslari Iñaki Maidagan gonbidatu dute gaurko, astelehena, Igo autobusera! saiora asteburuan Amaia antzokian eskaini duten Hazia musikalaren barruko bizipenak kontatzeko, eta alboan izan du ikuskizunean askotariko pertsonaien azalean izan den Txomin, semea.

Iturria: Goiena.

Jaio da ‘Hazia’, eta hunkitu ditu ikusleen bihotzak

Atzo estreinatu zuten Arrasateko Amaia Antzokian, Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren irakaspenak oinarri dituen musikala. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Gontzal Mendibil musikariak sortutako ikuskizunak, kalitate maila altuko musikaz, dantzaz zein antzerkiaz gozatzeko aukera ematen du.

Iturria: Goiena.