, ,

Goikobalu Abesbatzak eta Arrasateko Gazte Abesbatzak ikasturteari hasiera eman diote

Goikobalu Abesbatzak eta Arrasateko Gazte Abesbatzak ikasturte berriari hasiera eman diogu. 4 urteetatik hasi eta helduen talderaino, Goikobalu Abesbatzak eta AGAk herritarrak gonbidatzen ditugu Abesbatza ezagutzera eta kantuaz gozatzera. Aurten, Goikobalu Handik eta Goikobalu Txikik 35. eta 30. urteurrenak ospatzen ditugu, hurrenez hurren, eta emanaldi berezia eskainiko dugu urte amaieran.

Goikobalu Abesbatza helduen taldeak aste hontan hasi ditu entseguak eta datorren astean txikien txanda izango da. AGA Arrasateko Gazte Abesbatza ere bueltan da, eta Sant Cugat del Vallés-era egingo du bidaia ostiral honetan, uztailean jasotako bisita bueltatuz, elkartrukean.

Taldeen ordutegiak:

– Goikobalu Izartxoak: HH4 eta LH1 artean, ostegunetan 18:00-18:45 artean.

– Goikobalu Txiki: LH2 eta LH6 artean, astearte eta ostegunetan 18:45-19:30 artean.

– Arrasateko Gazte Abesbatza (AGA): DBH1-etik aurrera, ostegunetan 18:30-19:30 artean eta hilean larunbat edo igande bat.

– Goikobalu Abesbatza (helduak): astearteak eta ostegunak 20:00-22:00 artean.

 

 

Iturria: Mondraberri.

,

AGA eta Sant Cugat del Vallés-eko abesbatzen arteko kontzertua

Arrasateko Gazte Abesbatzak kontzertua eskainu du Kataluniako Sant Cugat del Vallés-eko Coral Juvenil de ‘Escola Municipal de Música eta Cor Jove Fusió abesbatzarekin batera, San Frantzisko elizan. Katalanak, trukezko ekimen baten baitan etorri dira gurera eta ostirala bitartean izango dira hemen eta irailean berriz, AGA-koak joango dira bertara. Gazte abesbatzen kontzertuan, lehenik Arrasatearrak aritu dira kantatzen (txuriz) eta ondoren katalanak (urdinez). Azkenik, batera abestu dituzte bi abesti, bata euskaraz eta bestea katalanez.

 

Iturria: Mondraberri.

,

Aurreko ostiralean izandako kontzertuko momentu batzuk

Gure eskerrik beroenak orkestrako parte hartzaile guztiei, TXORBELA OTXOTEAri, Arrasateko Gazte Abesbatzari , Parrokiako koruari, #TxikitxuArrostaitz dantza taldeari, Arrasateko Udalari eta San Frantzisko goraino bete zenuten guztioi.
Ondo pasa San Juanak! 🔥
Argazkiak: Danel Ezpeleta
 
 
 
,

Goikobalu Abesbatzak eta Arrasateko Gazte Abesbatzak ‘Salve solstitium’ eman dute

 

Bi abesbatzekin batera, beste talde batzuetako kantariek ere parte hartu zuten. Baita emanaldirako propio osatutako orkestrak ere. Publikoak eliza bete eta txalo beroak eskaini zizkien.

Sanjoanak ate joka ditugu, eta aurten ere ‘Salve solstitium’ kontzertua eskaini da, San Frantzisko elizan atzo arratsaldean. Obren artean, Hilarion Eslavaren Salvea izan zen, hau da, San Joan bezperan Parrokiako koruak abesten duen kantua.  Aurten orkestrarako idatzitako bertsioa eskaini da, baita beste pieza hauek ere, besteak beste: Coldplay-ren “Viva la Vida”, Joan Hermenegildo Montes Capón-en “Negra Sombra”, Mikel Laboaren “Baga Biga Higa” eta La La Land filmeko “Planetarium”.

Zuzendari-lanetan, Iñaki eta Txomin Maidagan aita-semeak aritu ziren. Publikoak eliza goraino bete zuen eta txalo beroak eskaini zituen.

Iturria: Mondraberri.

Jende ugari San Frantziskon Arrasate Musikal eta Goikobaluren kontzertuan

 

San Franzisko jendez lepo bete zen Arrasate Musikal eta Goikobaluren itzulerarekin. 2020tik elkartu gabe zeuden eta atzo berriz ere kontzertu bateratua eskaii zuten. Arrasatearrek gogo handia zuten kontzertua egiteko, eta horren seinale eliza erabat bete zela. Orkestrak eman dio hasiera kontzertuari. Ondoren, abesbatzakoak gehitu dira kontzertura. Amaieran, kontzertuari amaitzeko Juan Arzamendiren Udalamendi abestia eskaini dute.

Iturria: Mondraberri.

Bete egin da San Frantzisko eliza orkestra eta abesbatza entzuteko

Pandemia ezkero elkartu gabe zeuden, eta publikoa gogotsu zegoen. Udaberri Musikaleko bigarren aste bukaera izan da honakoa, eta asko itxarondako emanaldia egin dute Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoak eta Goikobalu Abesbatzak. Orkestrak eman dio hasiera kontzertuari. Franz Schubert-en zortzigarren sinfonia jo dute eta ondoren Kenneth Leightonen Introduction and March finale. Ondotik gehitu dira abesbatzako kideak. Ahotsa jarri diote Gabriel Faureren requiemari. Kontzertuari amaiera emateko, Juan Arzamendiren Udalamendi abestia eskaini dute; Arzamendi hil zela hogei urte igaro dira, eta omenaldia egiteko modua izan da.

 

 

 

, ,

Elkartasun kontzertua HARREMAN-en eskutik

Beste urte batez, inauterien bezperan HARREMAN GKE-ak antolatutako kontzertu solidarioa eskaini dugu Arrasateko San Juan Batailatzailearen parrokian. Bertan, Goikobalu osatzen dugun talde guztiok (Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txiki, Goikobalu) hartu dugu parte, baita AGA Arrasateko Gazte Abesbatzak ere. Mila esker HARREMAN beste urte batez gurekin kontatu izanagatik eta zorionak egiten duzuen lan bikainarengatik.

 

 

Erlazionatutako albisteak:

Parrokia elkartasunez jantziko dute egubakoitzean (Goiena).

Goikobalu ‘familiak’ elkartasun-kontzertua emango du parrokian (Mondraberri).

 

Arrasto berezia utzi du aurten Santa Ageda batzeak

Santa Ageda bezperak arrasto handia utzi du asteburu osoan zehar, Santa Agedako koplak entzun ahal dira-eta ia Debagoieneko herri guztietan. Gainera, azpimarratu beharrekoa da Arrasateko Santa eskea, aurten bereziki parekidea, gaztea eta jendetsua izan delako.

Iturria: Goiena.
, ,

Arrasate Musikalek, Goikobaluk eta Txorbelak Gabon zaharreko kontzertua eman dute

Txomin Maidagan gazte arrasatearra solista gisa aritu da ‘Baga, biga, higa’ kantuan. Kontzertua baino lehen, AMko Banda kaleetan zehar ibili da doinuak jendartean zabaltzen, Mikel Markiegi zuzendari. Amaia Udal Antzokiko emanaldian ‘Eusko Irudiak’, ‘Overture to Candide” eta ‘CATS Songs from the musical’ ere eskaini dituzte, bai eta publikoaren txalo beroak lortu ere. Hona hemen kontzertuko hainbat une.

Iturria: Mondraberri.