Goikobalu abesbatzak Donostiako Belodromoan ospatutako EITB Galan parte hartu du, ‘Gipuzkoa Hegan’ izeneko musika eta ikus-entzunezko esperientzia berezian.
Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Goikobaluk Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera jardun zuen zuzeneko emanaldian. Olatz Salvadorrek eskainitako saio bereziak ere emozioa eta indarra gehitu zion ekitaldiari.
Guztira, 1.500 ikusle bildu ziren Belodromoan ikuskizunaz gozatzeko. Ekitaldia “Gipuzkoa Hegan’ aurkeztu zen, ‘Euskal Herria Hegan’ saioaren lehen atala, eta EITBk udazken honetan aurkeztuko duena.
1.500 lagun bildu ditu EITBk bertan, parekorik gabeko ikuskizunaz gozatzeko: Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobalu abesbatzaren zuzeneko musika, Olatz Salvadorren emanaldi bereziarekin.
Igande honetan estreinatu du EITBk, pantaila erraldoian, «Gipuzkoa Hegan» lana, «Euskal Herria Hegan» saioaren lehen atala. Donostia Zinemaldiko 73. edizioko EITB Galan izan da, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobalu abesbatzaren zuzeneko musikarekin. Olatz Salvadorren emanaldi bereziaz ere gozatu genuen.
https://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.png00admingoikohttps://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.pngadmingoiko2025-09-23 07:52:062025-09-24 07:55:56EITB Gala Belodromoan egin da aurten, "Gipuzkoa Hegan" musika eta ikus-entzunezko esperientzia bereziarekin
EITB Gala Belodromoan egingo da aurten, ‘Gipuzkoa Hegan’ musika eta ikus-entzunezko esperientzia bereziarekin. Igandean estreinatuko du EITBk, pantaila erraldoian, «Euskal Herria Hegan» saioaren lehen atal hau. Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobalu abesbatzaren zuzeneko musika izango da ekitaldian, baita Olatz Salvadorren emanaldi berezia ere.
Belodromoko pantaila erraldoian estreinatuko da igande honetan, irailak 21, 18:00etan, Donostia Zinemaldiko 73. edizioko EITB Galan. Parekorik gabeko ikus-entzunezko esperientzia izango da: Fernando Velázquezek konposatutako soinu banda zuzenean entzungo da Nafarroako Orkestra Sinfonikoak interpretatuta. Halaber, Arrasateko Goikobalu abesbatzaren eta Olatz Salvadorren zuzeneko emanaldiak izango dira bertan, guztiak Velázquezen beraren gidaritzapean. Musika funtsezko elementu dugu bederatzi atalez osatutako dokumental-sail honetan, eta atal bakoitzean bi euskal kantari ospetsuren doinuez gozatu ahal izango dugu. Miren Gaztañaga antzezleak jarri dio ahotsa kontakizunari eta aktoreak berak aurkeztuko du belodromoko emanaldia, Unai Iparragirre ETBko zuzendariarekin batera.
Ekainean izandako emanaldiekin ikasturte amaierara heldu gara aurten ere. Goikobalu Txiki Abesbatzaren 30. urteurrena ospatu dugun urte honetan, askotarikoak izan dira Goikobaluko txikiek eta Arrasateko Gazte Abesbatzak eskaini dituzten emanaldiak. Gazte abesbatzarentzat, pasa den ekainaren 13an eskainitako Salve Solstitium kontzertua izan da azkena. Bestalde, Goikobalu Izartxoek eta Goikobalu Txikik, JAMEn eta Iturbide Egoitzan emandako emanaldiekin agurtu dute aurtengo ikasturtea.
Orain oporrak datoz, eta irailean bueltatuko gara kantu eta proiektu gehiagorekin! Abestea gustuko baduzu eta abesbatza ezagutu nahi baduzu, Goikobalun eta Arrasateko Gazte Abesbatzan zain gaituzu! Zatoz!!
http://goikobalu.com/wp-content/uploads/2025/06/TXIKIAK-ETA-AGA-KURTSO-AMAIERA25-GOIKOBALU.jpg6751200admingoikohttps://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.pngadmingoiko2025-06-21 08:47:272025-06-26 08:49:23Goikobaluko txikienek eta Arrasateko Gazte Abesbatzak amaitu dute ikasturtea
Goikobalu Abesbatzak eta Arrasateko Gazte Abesbatzak, San Joan jaien atarian ohikoa bihurtu den ‘Salve Solstitium’ kontzertua eskaini dute San Frantzisko elizan. “Urteko hitzordu berezienetakoa” izaten da gaur eskaini duten emanaldia bai Goikobalurentzat eta baita AGArentzat ere. San Frantzisko bete egin da eta Txomin Maidaganek, bere aita, Iñakiren lekukoa hartuz, maisutasunez zuzendu du kontzertua. Hainbat pieza eskaini dituzte publikoaren gozamenerako, hala nola, Ruper Ordorikaren ‘Mundua biltzen duen Oihartzuna’, Georges Bizet-en Carmen operako ‘Habanera’ entzutetsua eta belarriak goxotzen dituen The Sound of Music pelikulako ‘Edelweiss’ pieza izan dira.
https://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.png00admingoikohttps://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.pngadmingoiko2025-06-13 08:44:472025-06-26 08:46:52‘Salve Solstitium’ arrakastatsua eman dute Goikobaluk eta AGAk
90 pertsona inguru igo dira San Frantzisko elizako oholtza gainera XXI. Udaberriko Musikaldiari agur esateko. Iker Olazabalen zuzendaritzapean Arrasate Musikaleko kideek kontzertua eskaini dute Goikobalu Abesbatzaren kolaborazioarekin batera. Kontzertuaren amaieran gainera, abuztuan zendu zen Arrasate Musikaleko kide Luis Usatorre omendu dute.
2025eko maiatzaren 29an, ASETT Foroaren 1. edizioaren baitan Humanity at Music Sinfonia Kooperatiboa abestu genuen beste behin, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eta Euskadiko Orkestraren kolaborazioarekin. Bertan izan ginen Goikobalu Txiki Abesbatza, Arrasateko Gazte Abesbatza eta Goikobalu Abesbatza, Iubilo Abesbatzako eta Txorbela Otxoteko lagunekin batera.
http://goikobalu.com/wp-content/uploads/2025/06/502616600_10233499653970550_4610990075942540290_n.jpg12001600admingoikohttps://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.pngadmingoiko2025-05-29 11:15:432025-06-09 11:20:39Humanity at Music sinfonia kooperatiboa Kursaalen
Udaberriko Musikaldiaren baitan, herriko orkestraren txanda izango da hilaren 31n, abesbatzak lagunduta. Joan den asteburuan Rachmaninoff 2. kontzertua jo zuten euskal musikari gazteei –tartean, Txomin Maidagan arrasatearra eta Jon Mestre oñatiarra– bailarako beste musikari batzuek hartuko diete lekukoa maiatzeko azken zapatuan, toki berean, San Frantzisko elizan. 19:30ean hasiko den emanaldian, bost pieza klasiko joko ditu Arrasate Musikalen orkestrak, Mocoroaren eta Araguesen obrak tarteko.
Taldeko kide Marta Izagirrek aurreratu duenez, azkena izango da bereziena: «Maurice Ravel musikari lapurtarraren jaiotzatik 150 urte bete direnez, eta beste hainbat ospakizunekin bat eginez, haren pieza bat joko dugu Goikobalu abesbatzarekin batera, ohituta baikaude elkarlan horretara». Izan ere, iazko Udaberriko Musikaldian egin bezala, aurtengoan ere bi taldeetako 90 kide inguru igoko dira elizako oholtzara une berean, eta denek batera jarriko diote ginga Udalak hilabete honetan antolatu duen XXI. zikloari.
Goikobalu Abesbatzako abeslari eta zuzendari den Txomin Maidagan Ruiz (orkestra-zuzendari lanetan) eta Jon Mestre Arzuaga piano-jole oñatiarra taularen gainean elkartu dira eta Rachmaninoff 2. kontzertua interpretatu dute XXI.Udaberriko Musikaldiaren baitan.
Musikeneko hari-laukotea; Arrasate Musikaleko Orkestra eta Goikobalu abesbatza; Danserie Ensemble taldea; Boliviako Ensemble Moxos eta Txomin Maidagan Ruizek zuzendutako piano eta orkestraren emanaldia egubakoitzean hasiko den Udaberriko Musikaldian.
(…)
Urtero moduan, Arrasateko publikoarentzako estimatua izango da Goikobalu abesbatzak eta Arrasate Musikaleko Orkestrak elkarrekin egingo duten emanaldia; aurtengo egitaraua borobilduko dute, maiatzaren 31n, Iker Olazabalen eta Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean, besteak beste, Beethoven-en eta Ravel-en doinuak San Frantzisko elizara eramanda.
Berezia izango da maiatzaren 17an, Arrasateko Txomin Maidagan Ruiz zuzendaria eta Jon Mestre Arzuaga piano-jole oñatiarra taularen gainean elkarrekin ikustea. Rachmaninoff 2. kontzertua interpretatuko dute Oñatiko piano-jole gazteak Arrasatekoaren batutak gidatutako orkestra lagun. «Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan ezagutu zuten elkar, eta, bakoitza bere bidea egiten ari bada ere, han sortu zen elkarrekin musika proiektuetan parte hartzeko asmoa. «Iazko udan proposatu zuten elkarrekin kontzertu bat egitea Musikaldian; bada, lagunen eta senideen eta Arrasateko Udalaren lankidetzarekin aurrera egin du proposamenak».