,

Goikobalu abesbatza EITB Galan protagonista, ‘Gipuzkoa Hegan’ ikuskizunean

Goikobalu abesbatzak Donostiako Belodromoan ospatutako EITB Galan parte hartu du, ‘Gipuzkoa Hegan’ izeneko musika eta ikus-entzunezko esperientzia berezian.

Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Goikobaluk Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera jardun zuen zuzeneko emanaldian. Olatz Salvadorrek eskainitako saio bereziak ere emozioa eta indarra gehitu zion ekitaldiari.

Guztira, 1.500 ikusle bildu ziren Belodromoan ikuskizunaz gozatzeko. Ekitaldia “Gipuzkoa Hegan’ aurkeztu zen, ‘Euskal Herria Hegan’ saioaren lehen atala, eta EITBk udazken honetan aurkeztuko duena.

Iturria: Mondraberri.