,

EITB Gala Belodromoan egin da aurten, «Gipuzkoa Hegan» musika eta ikus-entzunezko esperientzia bereziarekin

1.500 lagun bildu ditu EITBk bertan, parekorik gabeko ikuskizunaz gozatzeko: Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobalu abesbatzaren zuzeneko musika, Olatz Salvadorren emanaldi bereziarekin.

Igande honetan estreinatu du EITBk, pantaila erraldoian, «Gipuzkoa Hegan» lana, «Euskal Herria Hegan» saioaren lehen atala. Donostia Zinemaldiko 73. edizioko EITB Galan izan da, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobalu abesbatzaren zuzeneko musikarekin. Olatz Salvadorren emanaldi bereziaz ere gozatu genuen.

Iturria: EITB.