Goikobalu Abesbatza EITB Galan
EITB Gala Belodromoan egingo da aurten, ‘Gipuzkoa Hegan’ musika eta ikus-entzunezko esperientzia bereziarekin. Igandean estreinatuko du EITBk, pantaila erraldoian, «Euskal Herria Hegan» saioaren lehen atal hau. Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobalu abesbatzaren zuzeneko musika izango da ekitaldian, baita Olatz Salvadorren emanaldi berezia ere.
Belodromoko pantaila erraldoian estreinatuko da igande honetan, irailak 21, 18:00etan, Donostia Zinemaldiko 73. edizioko EITB Galan. Parekorik gabeko ikus-entzunezko esperientzia izango da: Fernando Velázquezek konposatutako soinu banda zuzenean entzungo da Nafarroako Orkestra Sinfonikoak interpretatuta. Halaber, Arrasateko Goikobalu abesbatzaren eta Olatz Salvadorren zuzeneko emanaldiak izango dira bertan, guztiak Velázquezen beraren gidaritzapean. Musika funtsezko elementu dugu bederatzi atalez osatutako dokumental-sail honetan, eta atal bakoitzean bi euskal kantari ospetsuren doinuez gozatu ahal izango dugu. Miren Gaztañaga antzezleak jarri dio ahotsa kontakizunari eta aktoreak berak aurkeztuko du belodromoko emanaldia, Unai Iparragirre ETBko zuzendariarekin batera.


