Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta Goikobaluk kontzertu solidarioa eskaini zuen egubakoitz iluntzean. San Juan Bataiatzailearen parrokia goraino bete zen Goikobalu, Goikobalu Izartxoa, Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza taldeen emankizuna zuzenean jarraitzeko.
http://goikobalu.com/wp-content/uploads/2026/02/635492657_10237245745820505_8944409780055102809_n.jpg12001600admingoikohttps://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.pngadmingoiko2026-02-16 10:53:432026-02-19 11:03:41590 euro batu dituzte Harremanen aldeko kontzertu solidarioan
Horretarako zenbait sokari tira egin diete eta ondorioz plazako zein kaleetako argiteria berezia aktibatu dute. Ekitaldi berean Goikobaluko haur eta gazteek eta musika eskola desberdinetako haurrek (Arrasate Musikal, Hamarratz musika gunea, Olatz musika akademia eta Trikitixa eskola) sasoiko kantuak abestu dituzte. Hotzari eta euriari aurre eginda, makina bat haur eta familia batu dira Herriko plazan.
https://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.png00admingoikohttps://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.pngadmingoiko2025-12-04 12:24:012025-12-05 12:28:53Umeek eta familiek ‘Txatxili’rekin Gabonetako argiak piztu dituzte
Txatxilipurdik antolatutako Gaba baltza ekitaldiaren baitan, beste herri-eragile batzuekin batera Goikobaluko txikienek eta gazteek ere parte hartu dute, Monterronen hainbat kanta abestuz.
https://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.png00admingoikohttps://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.pngadmingoiko2025-10-31 10:31:512025-11-03 10:37:19Goikobalu Izartxoak, Txiki eta Gaztek Gaba Baltza ekitaldian parte hartu dute
Goikobalu abesbatzak Donostiako Belodromoan ospatutako EITB Galan parte hartu du, ‘Gipuzkoa Hegan’ izeneko musika eta ikus-entzunezko esperientzia berezian.
Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Goikobaluk Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera jardun zuen zuzeneko emanaldian. Olatz Salvadorrek eskainitako saio bereziak ere emozioa eta indarra gehitu zion ekitaldiari.
Guztira, 1.500 ikusle bildu ziren Belodromoan ikuskizunaz gozatzeko. Ekitaldia “Gipuzkoa Hegan’ aurkeztu zen, ‘Euskal Herria Hegan’ saioaren lehen atala, eta EITBk udazken honetan aurkeztuko duena.
1.500 lagun bildu ditu EITBk bertan, parekorik gabeko ikuskizunaz gozatzeko: Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobalu abesbatzaren zuzeneko musika, Olatz Salvadorren emanaldi bereziarekin.
Igande honetan estreinatu du EITBk, pantaila erraldoian, «Gipuzkoa Hegan» lana, «Euskal Herria Hegan» saioaren lehen atala. Donostia Zinemaldiko 73. edizioko EITB Galan izan da, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobalu abesbatzaren zuzeneko musikarekin. Olatz Salvadorren emanaldi bereziaz ere gozatu genuen.
https://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.png00admingoikohttps://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.pngadmingoiko2025-09-23 07:52:062025-09-24 07:55:56EITB Gala Belodromoan egin da aurten, "Gipuzkoa Hegan" musika eta ikus-entzunezko esperientzia bereziarekin
EITB Gala Belodromoan egingo da aurten, ‘Gipuzkoa Hegan’ musika eta ikus-entzunezko esperientzia bereziarekin. Igandean estreinatuko du EITBk, pantaila erraldoian, «Euskal Herria Hegan» saioaren lehen atal hau. Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobalu abesbatzaren zuzeneko musika izango da ekitaldian, baita Olatz Salvadorren emanaldi berezia ere.
Belodromoko pantaila erraldoian estreinatuko da igande honetan, irailak 21, 18:00etan, Donostia Zinemaldiko 73. edizioko EITB Galan. Parekorik gabeko ikus-entzunezko esperientzia izango da: Fernando Velázquezek konposatutako soinu banda zuzenean entzungo da Nafarroako Orkestra Sinfonikoak interpretatuta. Halaber, Arrasateko Goikobalu abesbatzaren eta Olatz Salvadorren zuzeneko emanaldiak izango dira bertan, guztiak Velázquezen beraren gidaritzapean. Musika funtsezko elementu dugu bederatzi atalez osatutako dokumental-sail honetan, eta atal bakoitzean bi euskal kantari ospetsuren doinuez gozatu ahal izango dugu. Miren Gaztañaga antzezleak jarri dio ahotsa kontakizunari eta aktoreak berak aurkeztuko du belodromoko emanaldia, Unai Iparragirre ETBko zuzendariarekin batera.
Arrasateko Gazte Abesbatzak eta Goikobalu Txikik bukatu dute aurtengo ikasturtea, eta oso berezia izan da, batez ere, Goikobalu abesbatzako txikienentzat; izan ere, abesbatzaren 30. urteurrenaren bueltako ekintzak ospatu dituzte ikasturte honetan.
«Ikasturte polita» izan dela dio Goikobalu Txikiko zuzendari Maialen Gonzalezek, «kontzertu eta proiektu ugari» izan dituztelako eta haurrek «primeran erantzun eta gozatu» egin dutelako.
Hainbat ekitaldi berezi
Aurtengoa ez da izan beste edozein ikasturte bezalakoa; izan ere, urteurrena beteta, ekitaldi bereziak antolatu dituzte abesbatzakoek. Gonzalezek abenduko kontzertua aipatu du berezienen artean: «30 urteak ospatzeko egin genuen kontzertua. Orkestrarekin batu eta abeslari lagun ugari izan genituen alboan: Aramaioko Papargorri Abesbatza, Bergarako Orfeoi Gaztea eta Goikobaluko abeslari ohi batzuk; hain justu. Fernando Velazquezen Gabon dut Anunzio! kantua abestu genuen, eta oso hunkigarria izan zen. Gainera, Goikobalu Txikiko betiko abesti pare bat ere abestu genituen».
Abenduko kontzertuaz gain, Kursaal aretoan abestu zuten Humanity at music sinfonia kooperatiboa nabarmendu du Gonzalezek. «2018a ezkero» egiten duten obra bat da, eta, Goikobalu Txiki abesbatzako kideez gain, orduan txikienen abesbatzan zeuden eta gaur egun Gazte Abesbatzan daudenek ere egin zuten kantuan. Pertsona horiek «oroitzapen polit asko» izan zituztela dio zuzendariak.
Izen-ematea, irekita
Duela hiru hamarkada sortu zen Goikobalu Txiki abesbatza, eta gaur egun ere txikien artean abesbatzarekiko zaletasuna badagoela dio Gonzalezek, «nahiz eta askotan ez den lehentasunezko jarduera izaten». «Adin desberdinetara egokitzeko asmoarekin» sortu ziren abesbatzak, eta gaur egun Izartxoak eta Txiki taldeetan 25 neska-mutil daude. Gazte abesbatzari dagokionez, hogei dira hango kideak. Taldea urtetik urtera egonkor mantentzea «erraza ez» den arren, Gonzalezek dio badaudela «jarraitzeko gogoa erakusten dutenak». Kopuru horiek mantentze aldera, datorren ikasturtera begira abesbatza ezagutu edo abestea probatu nahi dutenentzat izen-ematea zabalik dago, eta hainbat bide daude horretarako: goikobalutxiki@gmail.com edo agabesbatza@gmail.com helbideetara mezua bidalita, 669 83 34 38 zenbakira deituta edo goikobalu.eus atarian sartuta.
http://goikobalu.com/wp-content/uploads/2025/07/WhatsApp_Image_2025-06-25_at_14.24.57.jpeg12001600admingoikohttps://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.pngadmingoiko2025-06-27 14:20:462025-07-07 14:43:04Urteurren bereziari bukaera eman diote
Ekainean izandako emanaldiekin ikasturte amaierara heldu gara aurten ere. Goikobalu Txiki Abesbatzaren 30. urteurrena ospatu dugun urte honetan, askotarikoak izan dira Goikobaluko txikiek eta Arrasateko Gazte Abesbatzak eskaini dituzten emanaldiak. Gazte abesbatzarentzat, pasa den ekainaren 13an eskainitako Salve Solstitium kontzertua izan da azkena. Bestalde, Goikobalu Izartxoek eta Goikobalu Txikik, JAMEn eta Iturbide Egoitzan emandako emanaldiekin agurtu dute aurtengo ikasturtea.
Orain oporrak datoz, eta irailean bueltatuko gara kantu eta proiektu gehiagorekin! Abestea gustuko baduzu eta abesbatza ezagutu nahi baduzu, Goikobalun eta Arrasateko Gazte Abesbatzan zain gaituzu! Zatoz!!
http://goikobalu.com/wp-content/uploads/2025/06/TXIKIAK-ETA-AGA-KURTSO-AMAIERA25-GOIKOBALU.jpg6751200admingoikohttps://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.pngadmingoiko2025-06-21 08:47:272025-06-26 08:49:23Goikobaluko txikienek eta Arrasateko Gazte Abesbatzak amaitu dute ikasturtea
Goikobalu Abesbatzak eta Arrasateko Gazte Abesbatzak, San Joan jaien atarian ohikoa bihurtu den ‘Salve Solstitium’ kontzertua eskaini dute San Frantzisko elizan. “Urteko hitzordu berezienetakoa” izaten da gaur eskaini duten emanaldia bai Goikobalurentzat eta baita AGArentzat ere. San Frantzisko bete egin da eta Txomin Maidaganek, bere aita, Iñakiren lekukoa hartuz, maisutasunez zuzendu du kontzertua. Hainbat pieza eskaini dituzte publikoaren gozamenerako, hala nola, Ruper Ordorikaren ‘Mundua biltzen duen Oihartzuna’, Georges Bizet-en Carmen operako ‘Habanera’ entzutetsua eta belarriak goxotzen dituen The Sound of Music pelikulako ‘Edelweiss’ pieza izan dira.
https://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.png00admingoikohttps://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.pngadmingoiko2025-06-13 08:44:472025-06-26 08:46:52‘Salve Solstitium’ arrakastatsua eman dute Goikobaluk eta AGAk
2025eko maiatzaren 29an, ASETT Foroaren 1. edizioaren baitan Humanity at Music Sinfonia Kooperatiboa abestu genuen beste behin, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eta Euskadiko Orkestraren kolaborazioarekin. Bertan izan ginen Goikobalu Txiki Abesbatza, Arrasateko Gazte Abesbatza eta Goikobalu Abesbatza, Iubilo Abesbatzako eta Txorbela Otxoteko lagunekin batera.
http://goikobalu.com/wp-content/uploads/2025/06/502616600_10233499653970550_4610990075942540290_n.jpg12001600admingoikohttps://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.pngadmingoiko2025-05-29 11:15:432025-06-09 11:20:39Humanity at Music sinfonia kooperatiboa Kursaalen