, ,

Umeek eta familiek ‘Txatxili’rekin Gabonetako argiak piztu dituzte

 

Horretarako zenbait sokari tira egin diete eta ondorioz plazako zein kaleetako argiteria berezia aktibatu dute. Ekitaldi berean Goikobaluko haur eta gazteek eta musika eskola desberdinetako haurrek (Arrasate Musikal, Hamarratz musika gunea, Olatz musika akademia eta Trikitixa eskola) sasoiko kantuak abestu dituzte. Hotzari eta euriari aurre eginda, makina bat haur eta familia batu dira Herriko plazan.

 

,

Goikobalu abesbatzak herriko hainbat txoko alaitu zituen gabon gauean

Atzo arratsaldean, Goikobalu Abesbatzakoek ere haien aletxoa jarri zuten Arrasateko gabon gaua magiaz beterikoa izan zedin. Iturbide Egoitzan eta Ospitalean izan ziren kantuan. Ondoren herriko alde zaharra alaitzera ere irten ziren.

Iturria: Mondraberri.

, ,

Goikobalu Txiki 30 urte – Gabon dut anunzio

Goikobalu Txiki abesbatzaren 30. urteurren kontzertuan Fernando Velazquez konposatzaile getxoztarraren Gabon dut Anunzio kantata eskaini genuen. Kontzertu berezia borobildu zuen obra zoragarria. Hemen pasarte bat:
, , ,

Goikobalu eta Goikobalu Txiki abesbatzak, San Frantzisko elizan

San Frantzisko elizan elkartu ziren domekan, hilaren 15ean, Goikobalu eta Goikobalu Txiki abesbatzetako kideak, 35. eta 30. urteurrenak ospatzeko. Hemen duzue eurek eskainitako Hator, Hator abestia.

ARGAZKI GALERIA

Iturria: Goiena.

, , ,

San Frantzisko txiki gelditu da Goikobalu Abesbatzaren ospakizun egunean

 

Goikobalu Abesbatzak 2024 urte honetan, urteurren bikoitza ospatzen ari da. Batetik, Goikobalu Handik 35 urte betetzen ditu, eta bestetik, honen harrobi gisa sortu zen Goikobalu Txiki abesbatzak, berriz, 30. Hori ospatzeko, gaurkoan kontzertua berezia eskaini dute San Frantzisko elizan. Lehendabizikoz ospatu dute Goikobalu Txikiren urteurrena orkestrarekin kontzertuan. Gainera, ume eta gazte garaietan Goikobalu Txiki eta Gazte taldeetan aritu izan diren hainbat partaide ohik ere bat egin dute emandaldiarekin.

Kontzertuak bi zati eduki ditu. Txiki eta gazteek eman diote hasiera kontzertuari, Goikobalu Txiki abesbatzaren ibilbidean esanguratsuak izan diren bi kantu abestuz: batetik, Hoshino kantu japoniar herrikoia; bestetik, Ez etsi, The Beatles talde entzutetsuaren Let it be abestiaren euskarazko bertsioa. Ondoren, Fernando Velázquez konposatzaile getxoztarraren GABON DUT ANUNTZIO obra eskainiko dute. Goikobalu Handik berriz, Gabriel de Olaizolaren Aurtxoa Seaskan eta Adolphe Adam-en O Holy Night, Lucía Boned bakarlariarekin batera. Ostean, Georg Friedrich Händel-en Messiah obrako pasarte batzuk eskainiko dituzte. Arrasateko Txorbela, Aramaioko Papargorri, Bergarako Orfeoi Gaztea eta Azkoitiko Iraurgi abesbatza ere lagun izan dituzte gaurko ospakizunean.

Kontzertuak ikusmin handia piztu du, izan ere, 150 pertsona inguruk hartu dute parte emanaldian. Gauzak horrela, jende ugari hurbildu da San Frantziskora eta eserlekuak agortuta, askok zutik jarraitu dute Goikobaluren ospakizuna.

 

Iturria: Mondraberri.

, ,

Arrasate Musikalek, Goikobaluk eta Txorbelak Gabon zaharreko kontzertua eman dute

Txomin Maidagan gazte arrasatearra solista gisa aritu da ‘Baga, biga, higa’ kantuan. Kontzertua baino lehen, AMko Banda kaleetan zehar ibili da doinuak jendartean zabaltzen, Mikel Markiegi zuzendari. Amaia Udal Antzokiko emanaldian ‘Eusko Irudiak’, ‘Overture to Candide” eta ‘CATS Songs from the musical’ ere eskaini dituzte, bai eta publikoaren txalo beroak lortu ere. Hona hemen kontzertuko hainbat une.

Iturria: Mondraberri.

, ,

Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza kantuan

Abenduaren 24an Txoronpio, Txoronpia eta Basajaunari ongi etorria emateko gabon kantak abestu genituen. Arratsaldean, Olentzerori harrera beroa egin genion Herriko Plazan. Eguberri On!

Iturria: Mondraberri.

,

Arrasateko Gazte Abesbatzak eta Bergarako Orfeoi Gazteak batera abestu dute

Kontzertu hau Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean izan zen Santamas bezperan. Bergarako taldeak eta AGAk hainbat pieza eskaini zituzten, Nerea Parra eta Txomin Maidaganen zuzendaritzarekin, hurrenez hurren. Pianoan David Vargasek jardun zuen. Kontzertuaren azken zatian bi pieza elkarrekin eskaini zituzten, eta ikus-entzuleen txalo beroak lortu zituzten.

Iturria: Mondraberri.

, ,

Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza Olentzeroren etorreran kantuan

Jende uholdeak jarraitu du gaur Olentzeroren etorrera Arrasaten. Herriko plazara sartu da Maala kalea zeharkatuta, eta hor pilatu da jende gehien. Gero, plazan, jendetza zegoen Olentzeroren zain. «Pandemia tarteko ezin izan naiz bi urtean plazara etorri, baina hemen nago zuen artean, benetan pozik. Gaur lan mordoa daukat, goizean ikusi dut zenbat gutun jaso dituzten, baina pozarren nago”. Irakur gehiago

Iturria: Goiena.