,

Goikobalu Izartxoek, Txikik eta Gazte taldeek ikasturte amaierako kontzertuak eskaini dituzte

Ekainaren 11n Iturbide egoitzan, eta 16an JAMEko auditorioan, emanaldi bana eskaini zuten aurtengo ikasturtea agurtzeko. 
Urteroko emanaldiez gain -HARRREMAN Gobernuz Kanpoko Erakundearen aldeko kontzertua, Gabonetako eta ikasturte amaierako emanaldiak-, Goikobalu Txikik aurten hitzordu berezia izan zuen martxoan, Pucciniren La Bohème operan izandako parte-hartzearekin. Bestalde, aurten ere Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako topaketetan parte hartu dugu. Txikiek, Korukiri 40 milioi segundo obran abestu zuten urrian, Tolosan; Gazteen kasuan, hauek ere Gipuzkoako beste gazte abesbatza batzuekin batera, martxoan Hondarribian izandako Kantua Dantzan 2026 topaketan parte hartu zuten, Errenterian kontzertua eskainiz.
Aipamen berezia egin nahi diogu Olatz Zuazubiskar diseinatzaile eta ilustratzaile arrasatearrari, Goikobalu Txikiko kamiseta berrien irudia egiteagatik. Mila esker Olatz!
Orain oporrak datoz, eta datorren ikasturtean kantu eta proiektu berriekin itzuliko gara. Animatu eta etorri Goikobalu Abesbatza ezagutzera!
Informazio gehiagorako:
Edo 669833438 telefono zenbakian.

 

Goikobalu Txiki La Bohème operan

Pasa den ostegunean, Goikobalu Txikik Amaia Antzokian eskaini zen Giacomo Pucciniren La Bohème operaren emanaldian parte hartu zuen, @opera.2001 konpainiak taularatua eta Siziliako koro lirikoarekin batera.
Mila-mila esker Ozenki Elkartea obra zoragarri hau gure herrira ekartzeagatik eta parte hartzeko eskainitako gonbidapen eta aukeragatik. Sekulako esperientzia izan da eta primeran pasa genuen! ❤️
Muchas gracias @opera.2001 por vuestra acogida y generosidad. Ha sido un verdadero placer y un honor compartir escenario con tanto talento; una experiencia inolvidable para nuestras niñas y niños. Ojalá volvamos a encontrarnos en otra ocasión.
, ,

590 euro batu dituzte Harremanen aldeko kontzertu solidarioan

Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta Goikobaluk kontzertu solidarioa eskaini zuen egubakoitz iluntzean. San Juan Bataiatzailearen parrokia goraino bete zen Goikobalu, Goikobalu Izartxoa, Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza taldeen emankizuna zuzenean jarraitzeko.

 

Iturria: Goiena.

, ,

Umeek eta familiek ‘Txatxili’rekin Gabonetako argiak piztu dituzte

 

Horretarako zenbait sokari tira egin diete eta ondorioz plazako zein kaleetako argiteria berezia aktibatu dute. Ekitaldi berean Goikobaluko haur eta gazteek eta musika eskola desberdinetako haurrek (Arrasate Musikal, Hamarratz musika gunea, Olatz musika akademia eta Trikitixa eskola) sasoiko kantuak abestu dituzte. Hotzari eta euriari aurre eginda, makina bat haur eta familia batu dira Herriko plazan.

 

,

Goikobalu Izartxoak, Txiki eta Gaztek Gaba Baltza ekitaldian parte hartu dute

 

Txatxilipurdik antolatutako Gaba baltza ekitaldiaren baitan, beste herri-eragile batzuekin batera Goikobaluko txikienek eta gazteek ere parte hartu dute, Monterronen hainbat kanta abestuz.

Iturria: Mondraberri.

Badator KORUKIRI 2025 Cantania – 50 milioi segundo

Datorren urriaren 25ean plazaratuko da Tolosako Leidor aretoan Cantania – 50 milioi segundo kantata eszenikoa, arratsaldeko 18:30ean, eta Goikobalu Txiki ere bertan izango da. Informazioa gehiagorako eta sarrerak erosteko, sartu HEMEN.

KORUKIRI Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak sustatu eta kudeatzen duen proiektua da, Euskal Herriko haur abesbatza federatuen dinamizazioa ahalbidetuko duten proposamen erakargarriak eskaintzeko asmoarekin. Horrekin, gainera, gizartea sentsibilizatu nahi da eta haren lana ikusarazi. Korukirik bere burua eskaintzen die probintzietako federazioei, nahi izanez gero, beren lurraldean martxan jar dezaten.

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa izan da probintzietako federazioetan Korukiriren proposamen hau martxan jartzea erabaki duen lehena. 50 Milioi Segundo abestean datza. Kantata musikal honek (katalanetik egokitutakoa) instrumentu eta bakarlarien laguntza du eta gaur estreinatuko da euskarazko bertsioan. Bartzelonako L ‘Auditori-k enkargatu zuen Cantania programarako 2011n, eta Korukiri proiekturako erabat interesik gabe erabiltzeko baimena eman zaio.

50 Milioi Segundo kantata dibertigarria da, eta ikastetxean igarotzen dugun denboraz eta urte horietan guztietan bizi izan ditugun bizipen eta pasadizoez hitz egiten digu.

Iturria: GAF.

,

Urteurren bereziari bukaera eman diote

Arrasateko Gazte Abesbatzak eta Goikobalu Txikik bukatu dute aurtengo ikasturtea, eta oso berezia izan da, batez ere, Goikobalu abesbatzako txikienentzat; izan ere, abesbatzaren 30. urteurrenaren bueltako ekintzak ospatu dituzte ikasturte honetan.

«Ikasturte polita» izan dela dio Goikobalu Txikiko zuzendari Maialen Gonzalezek, «kontzertu eta proiektu ugari» izan dituztelako eta haurrek «primeran erantzun eta gozatu» egin dutelako.

Hainbat ekitaldi berezi

Aurtengoa ez da izan beste edozein ikasturte bezalakoa; izan ere, urteurrena beteta, ekitaldi bereziak antolatu dituzte abesbatzakoek. Gonzalezek abenduko kontzertua aipatu du berezienen artean: «30 urteak ospatzeko egin genuen kontzertua. Orkestrarekin batu eta abeslari lagun ugari izan genituen alboan: Aramaioko Papargorri Abesbatza, Bergarako Orfeoi Gaztea eta Goikobaluko abeslari ohi batzuk; hain justu. Fernando Velazquezen Gabon dut Anunzio! kantua abestu genuen, eta oso hunkigarria izan zen. Gainera, Goikobalu Txikiko betiko abesti pare bat ere abestu genituen».

Abenduko kontzertuaz gain, Kursaal aretoan abestu zuten Humanity at music sinfonia kooperatiboa nabarmendu du Gonzalezek. «2018a ezkero» egiten duten obra bat da, eta, Goikobalu Txiki abesbatzako kideez gain, orduan txikienen abesbatzan zeuden eta gaur egun Gazte Abesbatzan daudenek ere egin zuten kantuan. Pertsona horiek «oroitzapen polit asko» izan zituztela dio zuzendariak.

Izen-ematea, irekita

Duela hiru hamarkada sortu zen Goikobalu Txiki abesbatza, eta gaur egun ere txikien artean abesbatzarekiko zaletasuna badagoela dio Gonzalezek, «nahiz eta askotan ez den lehentasunezko jarduera izaten». «Adin desberdinetara egokitzeko asmoarekin» sortu ziren abesbatzak, eta gaur egun Izartxoak eta Txiki taldeetan 25 neska-mutil daude. Gazte abesbatzari dagokionez, hogei dira hango kideak. Taldea urtetik urtera egonkor mantentzea «erraza ez» den arren, Gonzalezek dio badaudela «jarraitzeko gogoa erakusten dutenak». Kopuru horiek mantentze aldera, datorren ikasturtera begira abesbatza ezagutu edo abestea probatu nahi dutenentzat izen-ematea zabalik dago, eta hainbat bide daude horretarako: goikobalutxiki@gmail.com edo agabesbatza@gmail.com helbideetara mezua bidalita, 669 83 34 38 zenbakira deituta edo goikobalu.eus atarian sartuta.

Iturria: Goiena.

, ,

Goikobaluko txikienek eta Arrasateko Gazte Abesbatzak amaitu dute ikasturtea

Ekainean izandako emanaldiekin ikasturte amaierara heldu gara aurten ere. Goikobalu Txiki Abesbatzaren 30. urteurrena ospatu dugun urte honetan, askotarikoak izan dira Goikobaluko txikiek eta Arrasateko Gazte Abesbatzak eskaini dituzten emanaldiak. Gazte abesbatzarentzat, pasa den ekainaren 13an eskainitako Salve Solstitium kontzertua izan da azkena. Bestalde, Goikobalu Izartxoek eta Goikobalu Txikik, JAMEn eta Iturbide Egoitzan emandako emanaldiekin agurtu dute aurtengo ikasturtea.

Orain oporrak datoz, eta irailean bueltatuko gara kantu eta proiektu gehiagorekin! Abestea gustuko baduzu eta abesbatza ezagutu nahi baduzu, Goikobalun eta Arrasateko Gazte Abesbatzan zain gaituzu! Zatoz!!

Informazio gehiagorako:

www.goikobalu.com

 

Iturria: Mondraberri.

, ,

Humanity at Music sinfonia kooperatiboa Kursaalen

2025eko maiatzaren 29an, ASETT Foroaren 1. edizioaren baitan Humanity at Music Sinfonia Kooperatiboa abestu genuen beste behin, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eta Euskadiko Orkestraren kolaborazioarekin. Bertan izan ginen Goikobalu Txiki Abesbatza, Arrasateko Gazte Abesbatza eta Goikobalu Abesbatza, Iubilo Abesbatzako eta Txorbela Otxoteko lagunekin batera.

, ,

Goikobaluk Parrokia bete du Harremanen kontzertu solidarioan

Harreman GKEk antolatuta, Goikobaluk urteroko kontzertu solidarioa eskaini du San Juan Bataiatzailearen Parrokian. Kontzertuan Goikobalu osatzen duten talde denek parte hartu dute; Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txikik, Arrasate Gazte Abesbatzak eta Goikobalu Abesbatzak. Errepertorio zabala eskaini dute, bete egin den Parrokiara bertaratu direnen gozamenerako. Harreman GKE eta honek aurrera eramaten dituen Mozambikeko eta Ankur-Indiako proiektuak babestu eta mota guztietako ezbeharrak pairatzen dituzten eta premia larriko egoerak bizi dituzten planetako eremuetako pertsonak ezagutaraztea eta laguntzeko helburua izan du ekitaldiak. Harremanetik ekitaldia hasi aurretik eskertu egin dute herriaren eta Goikobaluren eskuzabaltasuna.

Iturria: Mondraberri.