Badator KORUKIRI 2025 Cantania – 50 milioi segundo
Datorren urriaren 25ean plazaratuko da Tolosako Leidor aretoan Cantania – 50 milioi segundo kantata eszenikoa, arratsaldeko 18:30ean, eta Goikobalu Txiki ere bertan izango da. Informazioa gehiagorako eta sarrerak erosteko, sartu HEMEN.
KORUKIRI Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak sustatu eta kudeatzen duen proiektua da, Euskal Herriko haur abesbatza federatuen dinamizazioa ahalbidetuko duten proposamen erakargarriak eskaintzeko asmoarekin. Horrekin, gainera, gizartea sentsibilizatu nahi da eta haren lana ikusarazi. Korukirik bere burua eskaintzen die probintzietako federazioei, nahi izanez gero, beren lurraldean martxan jar dezaten.
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa izan da probintzietako federazioetan Korukiriren proposamen hau martxan jartzea erabaki duen lehena. 50 Milioi Segundo abestean datza. Kantata musikal honek (katalanetik egokitutakoa) instrumentu eta bakarlarien laguntza du eta gaur estreinatuko da euskarazko bertsioan. Bartzelonako L ‘Auditori-k enkargatu zuen Cantania programarako 2011n, eta Korukiri proiekturako erabat interesik gabe erabiltzeko baimena eman zaio.
50 Milioi Segundo kantata dibertigarria da, eta ikastetxean igarotzen dugun denboraz eta urte horietan guztietan bizi izan ditugun bizipen eta pasadizoez hitz egiten digu.



