Goikobalu Txiki Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako Haur-koruen XII. Tailerrean

Martxoak 10-11 asteburuan Gipuzkoako hainbat abesbatza Hondarribiako aterpetxean elkartu gara, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak urtero antolatzen duen haur-koruen topaketan. Amaia Aldalur eta Aitor Biain zuzendarien gidaritzapean, aurtengo gaia Gospela izan da, eta Feel The Spirit izenburupean antolatutako kontzertuarekin eman diogu amaiera asteburu kantariari, Hondarribiako Kaputxinoen elizan. Beste urte batez, gure txikiek kantuaz gozatu, abeslari berriak ezagutu eta primeran igaro dute asteburua Hondarribian. Datorren urtean gehiago!