, ,

Goikobalu abesbatzak Harreman elkartearen alde kontzertua eskaini du

Urtero bezala, Goikobalu abesbatza Harreman elkartearen alde kontzertua eskaini du Juan Bataiatzailearen parrokian. Goikobalu Txikik hasiera eman dio kontzertuari, ondoren Goikobalu abesbatzak Gabonetako hainbat kanta interpretatu ditu. Herritarrek abesbatzak egindako deialdiari erantzun dute parrokia betez. 

Kontzertu hau 2018ko Harremanen azken ekitaldia izan da, eta jaso den dirua Mozambikeko Mundukide proiektura eta Indiako familia txiroetako 200 neskatila baino gehiago artatzen dituen umezurztegi batera bideratuko da.

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=4088625&menuId=5105073&onlypath=true&fbclid=IwAR3a4wAyV267VpG7MOVSf1mKFMgoObn-S-ebKeHNF9dc2hrTxQAPwZx6RGc

ITURRIA: MONDRABERRI Testua, bideoak eta argazkiak: Marijo Simon. 2018ko abenduak 15, larunbata.

,

Goikobaluko haurtxoek, Gabonetako kaleetako argiztapenaren piztueran, Gabonetako abestiak kantatu dituzte

Udalak antolaturik, gaur arratsaldean Gabonetako kaleetako argiztapenaren piztuera ospatu da Herriko plazan.

Horretarako ohorea izan du Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak, eta taldea esker ona agertu du jendaurrean.

Ekitaldian Kiroletako zinegotziak, Ander Garayk, txaloak eskatu ditu talde honen alde, eta plazak hala egin du. Botoia sakatzeko ohorea Aintzanek izan du, eta berak hala egitean, argi distiratsuak piztu dira.

Ekitaldian ere Goikobaluko haurtxoek Gabonetako abestiak kantatu dituzte, Maialen Gonzalez zuzendariaren gidaritzarekin.

Maria Ubarretxena alkateak Gabon zoriontsuak opatu dizkie herritarrei, eta honezkero Gabonetako argiak piztu dira, aurten ere Garibai etorbidean.

http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=5350942&menuId=7014731

ITURRIA MONDRABERRI: Bideoak eta argazkiak: Hasier Larrea eta Gontzal Landa Herbias / Testua: GLH / 2018ko abenduak 5, asteazkena 

,

Gure artista txikiak, Humanity at Music proiektuko Etorkizuna irudikatzen

GOIKOBALU TXIKIk ere Humanity at Music proiektuan hartzen du parte. Esperientzia zoragarria izaten ari da, gure txikiei gure historiako parte hain garrantzitsua dena musikaren eta kantuaren bitartez gerturatuz eta azalduz. Eskerrik asko MONDRAGON Corporation gonbidapenarengatik eta Arteman Komunikazioa une berezienak jaso eta irudi zein bideoetan islatzeagatik. Azken emaitza ikusteko irrikitan gaude!

https://www.tulankide.com/eu/hunkituko-zara?fbclid=IwAR3WsT6pXAkkWFruJQOM6mHlNXFltoVsxqC3OGrKjk26WArm3yMo2E_9iVM

 

 

‘Horra, Horra! 2018’ Eguberritako emanaldia prestatzen hasi gara

Asteburu bikaina igaro dugu Hondarribian ‘Horra, Horra! 2018’ Gabonetako emanaldia prestatzen, Katrin Iturralderen zuzendaritzapean. Eskerrik asko erakutsitako guztiagatik!

Horra, Horra! 2018 abian / en marchaLehen lan asteburu trinkoa – Azaroak 17-18Primer fin de semana intensivo – 17-18…

Gepostet von Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa – Federación de Coros de Gipuzkoa am Montag, 19. November 2018

, ,

Goikobalu Abesbatzak Santa Zezili eguna ospatu du

Santa Zezilia egun izan genuen atzo, musikarien eguna, eta herriko hainbat talde kalera atera ziren jendartean ospatzera. Lehenbizi neskatila-mutikoek abestu egin zuten, Maialen Gonzalez zuzendariak gidaturik, eta gozokien poltsa eskuetan zutela. Abesbatzako helduekin batera Herriko plazan abestu zuten, eta ondoren helduek birari ekin zioten, Iñaki Maidagan zuzendariak gidaturik.

http://mondraberri.eus/mondraberri/contenidos.item.action?id=4461537&menuId=4910288&onlypath=true&fbclid=IwAR3t2y6oQ7b_S-_PwZPWInbgQJaVz9DWzjpYxy0ECg-U8iMaOKBiRakclBI

 

Goikobalu Izartxoen eta Goikobalu Txikiren ikasturte-amaierako kontzertua

Urtero legez, Kultur Ateko areto nagusian elkartu gara ikasturteari amaiera emateko. Gure txikiek beren onena eman dute eta emanaldi zoragarria eskaini digute. Hau izan da kontzertuko programa:

Goikobalu Izartxoak eta Goikobalu Txiki: Erreka Mari, Uso Zuria, Kuku ue, Oleana eta The Sound of Music pelikulako: Do re mi, Edelweiss, So long farewell.

Goikobalu Izartxoak: Hakuna Matata.

Goikobalu Txiki: Plenty Good Room, Rock My Soul, Akai Hana.

Ikasturte zoragarria izan da, entseguz entsegu lagun artean ondo pasatzen, abestiak ikasten eta musikaz gozatzen. Ikasturtea amaitu dugu eta oporrak datoz orain, baina desiatzen gaude ikasturte berria hasteko eta beste hainbat abesti abesteko. Laster arte!

Goikobalu Txikiren eta Goikobalu Izartxoen emanaldia Iturbide Egoitzan

Aurten ere, udaberria heltzearekin batera Arrasateko Iturbide Egoitzara joan gara abestera Goikobaluko izartxoak eta txikiak. Urtero bezala, primeran hartu gaituzte eta arratsalde polit bat igaro dugu gure nagusiekin batera. Erreka Mari, Uso Zuria, Kuku ue, Oleana, Akai Hana, Edelweiss eta So long Farewell abestiak eskaini genizkien, eta amaieran, denok elkarrekin, Ixil Ixilik abestu genuen. Datorren urtean bueltatzeko irrikitan gaude!

Goikobalu Txiki Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako Haur-koruen XII. Tailerrean

Martxoak 10-11 asteburuan Gipuzkoako hainbat abesbatza Hondarribiako aterpetxean elkartu gara, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak urtero antolatzen duen haur-koruen topaketan. Amaia Aldalur eta Aitor Biain zuzendarien gidaritzapean, aurtengo gaia Gospela izan da, eta Feel The Spirit izenburupean antolatutako kontzertuarekin eman diogu amaiera asteburu kantariari, Hondarribiako Kaputxinoen elizan. Beste urte batez, gure txikiek kantuaz gozatu, abeslari berriak ezagutu eta primeran igaro dute asteburua Hondarribian. Datorren urtean gehiago!