,

Aurreko ostiralean izandako kontzertuko momentu batzuk

Gure eskerrik beroenak orkestrako parte hartzaile guztiei, TXORBELA OTXOTEAri, Arrasateko Gazte Abesbatzari , Parrokiako koruari, #TxikitxuArrostaitz dantza taldeari, Arrasateko Udalari eta San Frantzisko goraino bete zenuten guztioi.
Ondo pasa San Juanak! 🔥
Argazkiak: Danel Ezpeleta
 
 
 
,

Goikobalu Abesbatzak eta Arrasateko Gazte Abesbatzak ‘Salve solstitium’ eman dute

 

Bi abesbatzekin batera, beste talde batzuetako kantariek ere parte hartu zuten. Baita emanaldirako propio osatutako orkestrak ere. Publikoak eliza bete eta txalo beroak eskaini zizkien.

Sanjoanak ate joka ditugu, eta aurten ere ‘Salve solstitium’ kontzertua eskaini da, San Frantzisko elizan atzo arratsaldean. Obren artean, Hilarion Eslavaren Salvea izan zen, hau da, San Joan bezperan Parrokiako koruak abesten duen kantua.  Aurten orkestrarako idatzitako bertsioa eskaini da, baita beste pieza hauek ere, besteak beste: Coldplay-ren “Viva la Vida”, Joan Hermenegildo Montes Capón-en “Negra Sombra”, Mikel Laboaren “Baga Biga Higa” eta La La Land filmeko “Planetarium”.

Zuzendari-lanetan, Iñaki eta Txomin Maidagan aita-semeak aritu ziren. Publikoak eliza goraino bete zuen eta txalo beroak eskaini zituen.

Iturria: Mondraberri.

, ,

Elkartasun kontzertua HARREMAN-en eskutik

Beste urte batez, inauterien bezperan HARREMAN GKE-ak antolatutako kontzertu solidarioa eskaini dugu Arrasateko San Juan Batailatzailearen parrokian. Bertan, Goikobalu osatzen dugun talde guztiok (Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txiki, Goikobalu) hartu dugu parte, baita AGA Arrasateko Gazte Abesbatzak ere. Mila esker HARREMAN beste urte batez gurekin kontatu izanagatik eta zorionak egiten duzuen lan bikainarengatik.

 

 

Erlazionatutako albisteak:

Parrokia elkartasunez jantziko dute egubakoitzean (Goiena).

Goikobalu ‘familiak’ elkartasun-kontzertua emango du parrokian (Mondraberri).

 

, ,

Arrasate Musikalek, Goikobaluk eta Txorbelak Gabon zaharreko kontzertua eman dute

Txomin Maidagan gazte arrasatearra solista gisa aritu da ‘Baga, biga, higa’ kantuan. Kontzertua baino lehen, AMko Banda kaleetan zehar ibili da doinuak jendartean zabaltzen, Mikel Markiegi zuzendari. Amaia Udal Antzokiko emanaldian ‘Eusko Irudiak’, ‘Overture to Candide” eta ‘CATS Songs from the musical’ ere eskaini dituzte, bai eta publikoaren txalo beroak lortu ere. Hona hemen kontzertuko hainbat une.

Iturria: Mondraberri.

, ,

Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza kantuan

Abenduaren 24an Txoronpio, Txoronpia eta Basajaunari ongi etorria emateko gabon kantak abestu genituen. Arratsaldean, Olentzerori harrera beroa egin genion Herriko Plazan. Eguberri On!

Iturria: Mondraberri.

,

Arrasateko Gazte Abesbatzak eta Bergarako Orfeoi Gazteak batera abestu dute

Kontzertu hau Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean izan zen Santamas bezperan. Bergarako taldeak eta AGAk hainbat pieza eskaini zituzten, Nerea Parra eta Txomin Maidaganen zuzendaritzarekin, hurrenez hurren. Pianoan David Vargasek jardun zuen. Kontzertuaren azken zatian bi pieza elkarrekin eskaini zituzten, eta ikus-entzuleen txalo beroak lortu zituzten.

Iturria: Mondraberri.

, ,

Humanity at Music sinfonia kooperatiboa Donostiako Kursaalen

Gizarte Ekonomiaren Europako Konferentziaren baitan, azaroaren 13an Kooperatiben Kontseiluak Donostiako Kursaal-en antolatutako Denon Artean Saria 2023 ekitaldian parte hartu dugu, ‘Humanity at Music sinfonia kooperatiboa’ abestuz. Fernando Velazquez konposatzailearen zuzendaritzapean eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kolaborazioarekin, 2019an sortutako ‘Humanity at Music’ Arrasateko esperientzia kooperatiboaren soinu banda interpretatu dugu, Arrasateko Txorbela Otxotearekin, Bilboko Iubilo Abesbatzarekin eta Arrasateko Gazte Abesbatzarekin batera.

Argazkia eta argazki galeria: Kooperatiben kontseilua.

 

 

, ,

Denon Artean-erako soinu banda kooperatiboa

Fernando Velazquezek, Euskadiko Orkestraren eta 100 ahots baino gehiagok osatutako abesbatza baten laguntzarekin, «Humanity at Music»-ren partitura interpretatuko dute datorren astelehenean Kursaalen publikoari irekita izango den kontzertu batean.
,

Goikobalu eta AGAk ‘Salve solstitium’ kontzertua eman dute San Frantziskon

Goikobalu eta AGA abesbatzek ‘Salve solstitium’ kontzertua eskaini dute San Frantzisko elizan.Kontzertu honetan, Goikobalurekin batera, Txorbelak, Parrokiako koruak eta beste bidelagun batzuek ere ahotsa jarri dute. Kontzerturako osatu den orkestrak ere parte hartu du.

Eskaini diren obren artean, Hilarion Eslavaren ‘Salvea’ izango da. Salve hau, San Joan bezperan, Parrokiako koruak abesten duen obra da, baina oraingoan orkestrarako idatzitako bertsioa eskaini da. Zuzendari lanetan, Iñaki eta Txomin Maidagan aita-semeak aritu dira.

Iturria: Mondraberri.

 

, ,

Ongietorri hunkigarria Juan Arzamendi Musika Etxeari

Arrasate Musikaleko musika bandak Monterronetik abiatuta Juan Arzamendi Musika Etxearaino egin duen kalejirarekin hasi da gaur arratsaldean Arrasateko hainbat kultura talderen egoitza izango den eraikinari ongietorria emateko ekitaldia.

Behin bertara heldutakoan, Juan Arzamendi zenaren familiakoei, tartean Ines Ceciaga alargunari, aurreskua dantzatu diete. Arrasateko musika eskolaren sortzaile eta lehen zuzendari izandakoaren senideak eurak izan dira, gainera, eraikinaren ateak ireki dituztenak. Bertako auditoriuma estreinatzeko, Maria Ubarretxenaren hasierako hitzaldiaren ostean, musikaz, kantuz eta dantzaz jantzitako ikuskizuna eskaini dute Arrasate Musikaleko musikariek eta dantza taldekoek eta Goikobaluko eta AGAko abeslariek. Lepo bete da aretoa, eta barruen egon  ezin izan duten herritarrek eraikinaren kanpoan jarritako pantaila baten bidez jarraitu ahal izan dute ekitaldia.

Iturria: Goiena.