Udaberriarekin, badator klasikoaren Musikaldia

Musikeneko hari-laukotea; Arrasate Musikaleko Orkestra eta Goikobalu abesbatza; Danserie Ensemble taldea; Boliviako Ensemble Moxos eta Txomin Maidagan Ruizek zuzendutako piano eta orkestraren emanaldia egubakoitzean hasiko den Udaberriko Musikaldian.

(…)

Urtero moduan, Arrasateko publikoarentzako estimatua izango da Goikobalu abesbatzak eta Arrasate Musikaleko Orkestrak elkarrekin egingo duten emanaldia; aurtengo egitaraua borobilduko dute, maiatzaren 31n, Iker Olazabalen eta Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean, besteak beste, Beethoven-en eta Ravel-en doinuak San Frantzisko elizara eramanda.

Berezia izango da maiatzaren 17an, Arrasateko Txomin Maidagan Ruiz zuzendaria eta Jon Mestre Arzuaga piano-jole oñatiarra taularen gainean elkarrekin ikustea. Rachmaninoff 2. kontzertua interpretatuko dute Oñatiko piano-jole gazteak Arrasatekoaren batutak gidatutako orkestra lagun. «Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan ezagutu zuten elkar, eta, bakoitza bere bidea egiten ari bada ere, han sortu zen elkarrekin musika proiektuetan parte hartzeko asmoa. «Iazko udan proposatu zuten elkarrekin kontzertu bat egitea Musikaldian; bada, lagunen eta senideen eta Arrasateko Udalaren lankidetzarekin aurrera egin du proposamenak».

Iturria: Goiena.