Etxeko musikariek agurtu dute Udaberriko Musikaldia

90 pertsona inguru igo dira San Frantzisko elizako oholtza gainera XXI. Udaberriko Musikaldiari agur esateko. Iker Olazabalen zuzendaritzapean Arrasate Musikaleko kideek kontzertua eskaini dute Goikobalu Abesbatzaren kolaborazioarekin batera. Kontzertuaren amaieran gainera, abuztuan zendu zen Arrasate Musikaleko kide Luis Usatorre omendu dute.

Iturria: Goiena.