Jaio da ‘Hazia’, eta hunkitu ditu ikusleen bihotzak

Atzo estreinatu zuten Arrasateko Amaia Antzokian, Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren irakaspenak oinarri dituen musikala. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Gontzal Mendibil musikariak sortutako ikuskizunak, kalitate maila altuko musikaz, dantzaz zein antzerkiaz gozatzeko aukera ematen du.

Iturria: Goiena.