Leitzako Jeiki eta Goikobuk ahotsak batu dituzte lehen truke-kontzertuan
Kontzertu partekatua eskaini zuten larunbatean Arrasateko parrokian, azken kantuak elkarrekin abestuz: ‘Ave Verum’ eta ‘Euskalerriko’. Arrasatearrek bisita itzuliko diete leitzarrei larunbat honetan.
Aurreko larunbateko emanaldian Jeikik 7 kantu eskaini zituen, Vinaixa Gartzia zuzendari, eta Goikobaluk 6 eskaini zituen, Iñaki Maidagan zuzendari. Gainera, azken bi abestiak batera abestu zituzten ikus-entzuleen txalo beroak lortuz. Larunbat honetan arrasatearrek leitzarrei bisita itzuliko diete, eta kontzertu amankomuna eskainiko dute Nafarroako herrian. Truke kontzertu hau arratsaldeko 19:00etan hasiko da bertako San Migel elizan.



