Bergarako Orfeoiak eman dio hasiera mendeurreneko ospakizunari
Maiatzaren 20an, zapatuan egin zuten Mozart-en Requiem obraren interpretazioarekin eman diote hasiera Bergarako Orfeoiaren mendeurreneko ospakizunari. 200 musikari baino gehiago bildu ziren San Pedro elizako eszenatoki gainean: Arrasateko Goikobalu abesbatza, EHUko abesbatza, Aequus Ensemble taldea eta Bergarako Orfeoiko kideak izan ziren eguneko protagonistak.

