90 pertsona inguru igo dira San Frantzisko elizako oholtza gainera XXI. Udaberriko Musikaldiari agur esateko. Iker Olazabalen zuzendaritzapean Arrasate Musikaleko kideek kontzertua eskaini dute Goikobalu Abesbatzaren kolaborazioarekin batera. Kontzertuaren amaieran gainera, abuztuan zendu zen Arrasate Musikaleko kide Luis Usatorre omendu dute.
2025eko maiatzaren 29an, ASETT Foroaren 1. edizioaren baitan Humanity at Music Sinfonia Kooperatiboa abestu genuen beste behin, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eta Euskadiko Orkestraren kolaborazioarekin. Bertan izan ginen Goikobalu Txiki Abesbatza, Arrasateko Gazte Abesbatza eta Goikobalu Abesbatza, Iubilo Abesbatzako eta Txorbela Otxoteko lagunekin batera.
http://goikobalu.com/wp-content/uploads/2025/06/502616600_10233499653970550_4610990075942540290_n.jpg12001600admingoikohttps://goikobalu.com/wp-content/uploads/2017/12/cropped-logo-blanco-vectorial-Goikobalu-300x291.pngadmingoiko2025-05-29 11:15:432025-06-09 11:20:39Humanity at Music sinfonia kooperatiboa Kursaalen
Udaberriko Musikaldiaren baitan, herriko orkestraren txanda izango da hilaren 31n, abesbatzak lagunduta. Joan den asteburuan Rachmaninoff 2. kontzertua jo zuten euskal musikari gazteei –tartean, Txomin Maidagan arrasatearra eta Jon Mestre oñatiarra– bailarako beste musikari batzuek hartuko diete lekukoa maiatzeko azken zapatuan, toki berean, San Frantzisko elizan. 19:30ean hasiko den emanaldian, bost pieza klasiko joko ditu Arrasate Musikalen orkestrak, Mocoroaren eta Araguesen obrak tarteko.
Taldeko kide Marta Izagirrek aurreratu duenez, azkena izango da bereziena: «Maurice Ravel musikari lapurtarraren jaiotzatik 150 urte bete direnez, eta beste hainbat ospakizunekin bat eginez, haren pieza bat joko dugu Goikobalu abesbatzarekin batera, ohituta baikaude elkarlan horretara». Izan ere, iazko Udaberriko Musikaldian egin bezala, aurtengoan ere bi taldeetako 90 kide inguru igoko dira elizako oholtzara une berean, eta denek batera jarriko diote ginga Udalak hilabete honetan antolatu duen XXI. zikloari.