Eszenatokia eta harmailak beteta, Arrasate Musikalen 50. urteurreneko kontzertuan
50. urteurrena ospatzeko 300 musikari eta abeslari batu ditu Uarkapen Arrasate Musikalek. Musika eskolako bandak eta orkestrak emango zioten hasiera ekitaldiari eta ondoren, Tailer Musikaleko eta Musika Hizkuntzako ikasleak, Goikobalu Abesbatza, Txorbela Otxotea, Izaskun Murgia elkarte lirikoa, Arrasateko parrokia-koruarekin eta Bergarako Orfeoia ere irten ziren oholtzara, Edu Arzamendik gidatuta. Hain zuzen, Juan Arzamendiren Mari Errauskin obrako zati bat duzue hemen entzungai.

