Entradas por admingoiko

Eusko Label Produktuen dastaketa

Urtero bezala, Goikobalu abesbatzaren eskutik Eusko Label produktuen dastaketa izan da herriko plazan. Arrasatearrek parrilan egindako 1000 oilasko izter eta 2000 piperrez osatutako pintxoez gozatu ahal izan dute, guztia bertako sagardo eta ardoaz lagunduta. https://goiena.eus/arrasate/1530013796191-eusko-label-produktuen-dastaketa

Goikobalu Izartxoen eta Goikobalu Txikiren ikasturte-amaierako kontzertua

Urtero legez, Kultur Ateko areto nagusian elkartu gara ikasturteari amaiera emateko. Gure txikiek beren onena eman dute eta emanaldi zoragarria eskaini digute. Hau izan da kontzertuko programa: Goikobalu Izartxoak eta Goikobalu Txiki: Erreka Mari, Uso Zuria, Kuku ue, Oleana eta The Sound of Music pelikulako: Do re mi, Edelweiss, So long farewell. Goikobalu Izartxoak: Hakuna […]

Goikobalu Abesbatza San Climent de Llobregat-en

Arrasateko abesbatzak urtean bi bidaia egiten ditu, eta aurtengo lehenbizikoa Kataluniara egin du aurreko asteburuan. Horretarako, Sant Climent de Llobregat herriko La Vall koruarekin trukea adostua zuen. Sant Climent Bartzelona hiriburutik 20 kilometrora dago. http://www.mondraberri.eus/mondraberri/contenidos.item.action?id=4974996&menuId=5105073&onlypath=true  

Goikobalu Txikiren eta Goikobalu Izartxoen emanaldia Iturbide Egoitzan

Aurten ere, udaberria heltzearekin batera Arrasateko Iturbide Egoitzara joan gara abestera Goikobaluko izartxoak eta txikiak. Urtero bezala, primeran hartu gaituzte eta arratsalde polit bat igaro dugu gure nagusiekin batera. Erreka Mari, Uso Zuria, Kuku ue, Oleana, Akai Hana, Edelweiss eta So long Farewell abestiak eskaini genizkien, eta amaieran, denok elkarrekin, Ixil Ixilik abestu genuen. Datorren […]

Goikobalu Abesbatzaren kontzertua Opus 4 taldearekin

Urtero moduan, Arrasateko Udaberriko XIV. Musikaldian parte hartu dugu. Aurtengoan, Opus 4 talde argentinarrarekin batera Misa Criolla abestu dugu. https://goiena.eus/arrasate/1523810325006-udaberri-musikaldia-martxan-da http://mondraberri.eus/mondraberri/contenidos.item.action?id=7138692&menuId=5105073&onlypath=true  

Goikobalu Txiki Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako Haur-koruen XII. Tailerrean

Martxoak 10-11 asteburuan Gipuzkoako hainbat abesbatza Hondarribiako aterpetxean elkartu gara, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak urtero antolatzen duen haur-koruen topaketan. Amaia Aldalur eta Aitor Biain zuzendarien gidaritzapean, aurtengo gaia Gospela izan da, eta Feel The Spirit izenburupean antolatutako kontzertuarekin eman diogu amaiera asteburu kantariari, Hondarribiako Kaputxinoen elizan. Beste urte batez, gure txikiek kantuaz gozatu, abeslari berriak ezagutu […]

Goikobalu ‘familiak’ kantua jarri dio Harremanen kanpainari

Arrasateko Harreman erakundeak urteak daramatza Indiako Ankur umezurztegia eta Mozambikeko nekazaritza-proiektuak laguntzen. Bide horretan, bazkidetze-kanpaina bati ekin dio, eta atzoko kontzertuak ekimenari hauspoa emateko balio izan zuen. Parrokiako emanaldian Goikobaluko izartxoek, txikiek eta helduek jarri zuten ahotsa, hurrenez hurren, Maialen Gonzalez eta Iñaki Maidagan zuzendarien gidaritzarekin. Iturria: Mondraberri