Goikobaluk 30. urteurreneko kontzertua eman du San Frantzisko elizan

Goikobalu Abesbatzak 30. urteurrena ospatzeko kontzertua eman du San Frantzisko elizan. Ohikoa denez, emanaldi berezi honetan Mozarten requiema interpretatu dute abesbatzako kideek. Hamargarren urteurrenean egin zuten, baita hogeigarren urteurrenean ere, eta aurten ere egin dute.

85 bat abeslari aritu dira, Goikobalukoak eta beste herritatik etorritako lagunak, Tolosatik, Bergaratik, Donostiatik, Bilbotik,… Txorbela Otxoteko hainbat kidek ere parte hartu dute,  lehen abesbatzako partaide izandakoek. Irakur gehiago

Iturria: Mondraberri