25 urteko ibilbidea, partaide ezberdinen ahotik
Arrasateko Goikobalu Txiki abesbatzako garai bateko eta egungo kideen adierazpenak jaso ditu GOIENAk, 25. urteurreneko kontzertu berezia baliatuta.
Este autor aún no ha publicado su biografía.Ahora hay admingoiko contribuciones y 54 entradas.
Arrasateko Goikobalu Txiki abesbatzako garai bateko eta egungo kideen adierazpenak jaso ditu GOIENAk, 25. urteurreneko kontzertu berezia baliatuta.
Mende laurdena bete du aurten Goikobalu Txiki abesbatzak, eta hori ospatzeko kontzertu berezia eskaini dute Kulturateko klaustroan. Berezia, garai bateko eta egungo kideak batera aritu direlako publikoaren gozagai. 1994an sortu zenetik, asko eta asko izan dira Arrasateko Goikobalu Txiki abesbatzako kide izan diren herritarrak, eta horren adibide izan da gaur Arrasateko Kulturateko klaustroan eskaini duten […]
25 urte hauetan abestutako kantuei errepasoa egin diete gaur arratsaldean, Kulturateko ekitaldi goxoan. Egungo ikasleez eta ohiez gain, Goikobaluko heldu batzuek ere ahotsa jarri dute, eta Iñaki Maidaganek esaterako txirula gozoari eragin dio. 25 urte hauetako zuzendariek lore sorta bana eta txalo beroak jaso dituzte, Anuska Ezkurra, Maider Ruiz, Rakel Murgiondo eta Maialen Gonzalez. Amaia […]
Arrasate Irratian elkarrizketa, Goikobalu Txikiren 25. urteurrenaren harira. https://goiena.eus/arrasate/1573817795458-goikobalu-txiki-abesbatzaren-ibilbideari-gainbegiratua-arrasate-irratian?fbclid=IwAR1xH4ZCPaiC7d2gK965NHOmlbsQKRPbgxNG0r0xLEFDk3TL8QMLPheunbs Iturria: Arrasate Irratia 25 urte bete ditu Goikobalu Txiki Abesbatzak eta urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko dute bihar, zapatua, 19:00etan, Kulturateko klaustroetan. Gaur egungo zuzendari Maialen Gonzalez eta urteetan lan horretan jardun duen Rakel Murgiondorekin abesbatzaren ibilbideari eta bihar eskainiko duten kontzertuari buruz jardun dute Arrasate Irratiko […]
Arrasateko “Goikobalu Txiki” Abesbatza 1994. urtean sortu zen Anuska Ezkurra eta Maider Ruizen eskutik, Goikobalu Abesbatzari iraupena emango zion harrobi izateko asmoarekin. 1997ko irailetik Rakel Murgiondok eta Maider Ruizek jarraitu zuten zuzendaritza lanetan. (…) Orain arte egindako lanak poztasunez eta harrotasunez betetzen gaitu, benetan harrobi moduan sortu genuen talde “txiki” honek aurrera eramaten ditugun proiektuetan […]
MUNDUKIDEREN 20. URTEURRENEAN Mundukide Fundazioak 20 urte egin ditu, eta herenegungo Kulturateko ekitaldiaren ostean, kontzertua egin zen bart Amaia Udal Antzokian. Mundukidek antolatuta, Ugandako Aba Taano gospel doinu beroak eta alaiak eskaini zizkion publikoari. Ekitaldi berean Goikobalu Txiki aritu zen, afrikar doinuak abestuz, eta Maialen Gonzalezen zuzendaritzarekin. Zorionak Mundukide! Iturria: Mondraberri
Zoragarria izan da 30. urtebetetze ospakizuna. Mila esker gurekin izan zaituztegun lagunok –TXORBELA OTXOTEA eta Tolosatik, Bergaratik, Donostiatik eta Bilbotik etorritako abeslariak, ‘Goikobaluren lagunak’ Orkestra, eta bakarlariak: Anuska Ezkurra, Ainhoa Zubillaga Beristain, Luis Ignazio Ruiz de Alegria ‘Jimy’ eta Jesus Garcia-. Zuokin batera urteurren kontzertua borobildu dugu eta are bereziagoa bilakatu duzue-eta. Eta, nola ez, […]
Goikobalu Abesbatzak 30. urteurrena ospatzeko kontzertua eman du San Frantzisko elizan. Ohikoa denez, emanaldi berezi honetan Mozarten requiema interpretatu dute abesbatzako kideek. Hamargarren urteurrenean egin zuten, baita hogeigarren urteurrenean ere, eta aurten ere egin dute. 85 bat abeslari aritu dira, Goikobalukoak eta beste herritatik etorritako lagunak, Tolosatik, Bergaratik, Donostiatik, Bilbotik,… Txorbela Otxoteko hainbat kidek ere […]
Hiru hamarkada pasa dira Goikobalu abesbatzaren sorreratik, eta zapatuan ospatuko dute, San Frantzisko elizan Mozart-en ‘Requiem’ abestuz. Abesbatzaren sortzaile izandako Jesus Mari Arce asteon zendu da, eta hura gogoan edukita abestuko dute. Hitzordua: zapatuan, 20:00etan, San Frantzisko elizan. Irakur gehiago Iturria: Goiena
Goikobaluk 30. urteurrena ospatuko du larunbatean. Horretarako, kontzertu berezia eskainiko du San Frantzisko elizan arratsaldeko 20:00etan. Iñaki Maidagan Goikobalu abesbatzaren zuzendariarekin ekitaldiaz eta koruaren egoeraz hitz egin dugu. Elkarrizketa osoa Iturria: Mondraberri