,

🎶🌜Goikobaluko izartxo, txiki eta gazteek Arrasateko Arimen Biltzarra ekitaldian Gaba Baltza ospatu dute

Gaba baltzeko Arimen biltzarrak “bizitza ere ospatu” du

Kalejiran Txikitxu Arrostaitzeko dantzariak buruan izan dira, Arrasateko Txistularien doinuak dantzatuz, eta Arrasateko Trikitixa Eskolak ere zuzeneko musika eskaini du. Bien bitartean, Doke Antzerki Eskolako lagunak Ilargitxoren inguruan joan dira, eta kalejirari familiak eta lagun-taldeak batzen joan zaizkio ibilbidean zehar. Monterron parkean jendetza batu da Ttakun taldeko txalapartari erantzunda, eta emanaldian Goikobaluko ume eta gazteen taldeek kantua jarri dute.

Arrasateko Gaba Baltza batzordea aurten Txatxilipurdi, Ttak Gazteak, Ekin Emakumeak eta Arrasateko Udal Ludotekak eta Gaztetxokoak eragileek osatu dute.

 

 

Iturria: Mondraberri.