‘Bizitzak eraikitzen dituzten hitzak | Pentsamendu bat zabaltzen duen musika’
Azaroaren 12an ASETT – Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank-ek antolatu zuen jardunaldiaren baitan, Arizmendiarrietaren ondarearen 50. urteurrena ospatzeko kontzertua eskaini genuen Donostian, Koruko Andre Mariaren Basilikan.
Goikobalu Txikik, Arrasateko Gazte Abesbatzak eta Goikobalu nagusien taldeak parte hartu zuten, Bergarako Orfeoi Gaztearekin, Bilbao Musika gazte abesbatzarekin eta Iubilo Bilbao Abesbatzarekin batera.





