Entradas por admingoiko

SING! Debagoieneko haur eta gazte abesbatzen topaketa

Oñatiko Santa Ana antzokian SING! topaketa egin zuten atzo ilunkaran. Bertan parte hartu zuten Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatzak, Oñatiko Ganbara Txikitxo Abesbatzak, Arrasateko Goikobalu Txiki Abesbatzak eta Bergarako Orfeoi Gazteak. Abesbatza bakoitzak bere emanaldia eskaini zuen lehenengo, eta ostean, elkarrekin abestu zuten. Iturria: Goiena.

Goikobalu Izartxoek eta Goikobalu Txikik Gabonetako argien piztueran abestu dugu

Atzegi eta Aspaceko zenbait lagunek Gabonetako argiteria piztu dute. Udalak antolatuta, hainbat familiek ekitaldia jarraitu dute plazan, eta Goikobaluko txikiek abestu dute. Iaz, “pandemiaren ondorioz”, ez zen Gabonetako argitariaren piztueraren ekitaldia egin, baina aurten berreskuratu da. Hainbat familiak, euripean izan den arren, Herriko plazara bertaratu eta ekitaldia bertatik bertara jarraitu dute. Goikobaluko txikiek eman diote […]

Goikobalu Abesbatzak eta Arrasateko Gazte Abesbatzak (AGA) kontzertua eskainiko dugu azaroaren 26an

Musikarien patroia den Santa Zezili eguna eta Fair Saturday ospatu asmoz, «Músicos sin fronteras»en aldeko kontzertua eskainiko dugu Arrasateko San Frantzisko Elizan, arratsaldeko 20:00tan hasita. Goikobalu Abesbatzarekin batera, sortu berri den Arrasateko Gazte Abesbatza (AGA) ere bertan izango da, Rakel Murgiondoren zuzendaritzapean. Pianoan, Arturo Goicoechea izango da. Kontzertuko programa: