Ongietorri hunkigarria Juan Arzamendi Musika Etxeari
Arrasate Musikaleko musika bandak Monterronetik abiatuta Juan Arzamendi Musika Etxearaino egin duen kalejirarekin hasi da gaur arratsaldean Arrasateko hainbat kultura talderen egoitza izango den eraikinari ongietorria emateko ekitaldia. Behin bertara heldutakoan, Juan Arzamendi zenaren familiakoei, tartean Ines Ceciaga alargunari, aurreskua dantzatu diete. Arrasateko musika eskolaren sortzaile eta lehen zuzendari izandakoaren senideak eurak izan dira, gainera, […]
