Entradas por admingoiko

,

Arrasateko Gazte Abesbatzak eta Bergarako Orfeoi Gazteak batera abestu dute

Kontzertu hau Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean izan zen Santamas bezperan. Bergarako taldeak eta AGAk hainbat pieza eskaini zituzten, Nerea Parra eta Txomin Maidaganen zuzendaritzarekin, hurrenez hurren. Pianoan David Vargasek jardun zuen. Kontzertuaren azken zatian bi pieza elkarrekin eskaini zituzten, eta ikus-entzuleen txalo beroak lortu zituzten. Iturria: Mondraberri.

, ,

Humanity at Music sinfonia kooperatiboa Donostiako Kursaalen

Gizarte Ekonomiaren Europako Konferentziaren baitan, azaroaren 13an Kooperatiben Kontseiluak Donostiako Kursaal-en antolatutako Denon Artean Saria 2023 ekitaldian parte hartu dugu, ‘Humanity at Music sinfonia kooperatiboa’ abestuz. Fernando Velazquez konposatzailearen zuzendaritzapean eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kolaborazioarekin, 2019an sortutako ‘Humanity at Music’ Arrasateko esperientzia kooperatiboaren soinu banda interpretatu dugu, Arrasateko Txorbela Otxotearekin, Bilboko Iubilo Abesbatzarekin eta Arrasateko […]

,

Goikobalu eta AGAk ‘Salve solstitium’ kontzertua eman dute San Frantziskon

Goikobalu eta AGA abesbatzek ‘Salve solstitium’ kontzertua eskaini dute San Frantzisko elizan.Kontzertu honetan, Goikobalurekin batera, Txorbelak, Parrokiako koruak eta beste bidelagun batzuek ere ahotsa jarri dute. Kontzerturako osatu den orkestrak ere parte hartu du. Eskaini diren obren artean, Hilarion Eslavaren ‘Salvea’ izango da. Salve hau, San Joan bezperan, Parrokiako koruak abesten duen obra da, baina […]

Goikobalu Izartxoak eta Txikik agur esan diote ikasturteari JAMEn

Goikobalu Izartxoak eta Goikobalu Txikiren ikasturte amaierako kontzertua izan genuen Juan Arzamendi Musika Etxeko areto nagusian. 4-10 urte bitarteko 20 bat neska-mutikoz osatutako bi taldeek urtean zehar landutako hainbat kantu eskaini zituzten, tartean: ‘Io sono un bambino’ abesti herrikoi italiarra, ‘Obwisana’ Ghanako folk kantua, ETS taldearen ‘Zurekin batera’ abestia, ‘Let’s eat’ musikaleko hainbat kantu edota […]

Goikobaluk kontzertua eskaini du Telleri abesbatzarekin

Goikobalu eta Telleri abesbetzek kontzertua eskaini dute gaur arratsaldean San Frantzisko elizan. Oraingoan Errenteriako abesbatzak bisitatu du Arrasate, eta azaroan Arrasatekoa itzuliko dio bisita. Kontzertua Goikobaluk ireki du. Sei abesti abestu ditu: Japoniarra ‘Oi Ama Euskal Herria’, ‘O Sacrum Convivium’, ‘Cantique’, ‘Mendi Goietan’, ‘Segalariak’ eta ‘Mutil Txaleko Gorria’. Beti bezala Iñaki Maidaganek zuzendu du abesbatza […]

Bergarako Orfeoiak eman dio hasiera mendeurreneko ospakizunari

Maiatzaren 20an, zapatuan egin zuten Mozart-en Requiem obraren interpretazioarekin eman diote hasiera Bergarako Orfeoiaren mendeurreneko ospakizunari. 200 musikari baino gehiago bildu ziren San Pedro elizako eszenatoki gainean: Arrasateko Goikobalu abesbatza, EHUko abesbatza, Aequus Ensemble taldea eta Bergarako Orfeoiko kideak izan ziren eguneko protagonistak. Iturria: Goiena.